Albistea entzun

«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean

Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko

Hekuntza Plazara-k agerraldia egin du gaur.
Hekuntza Plazara-k agerraldia egin du gaur. Idoia Zabaleta / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2023ko martxoak 25

Jauzi egin nahi dute. Aurki, EAEko Hezkuntza Lege proposamena aurkeztuko dute Eusko Legebiltzarrean, eta aukera baliatu nahi du Hezkuntza Plazara elkarteak, komunitate osoaren adostasuna lortu eta urrunago joateko. Legeaz harago, bide orri oso bat nahi du elkarteak, «plan pilotu bat, legea bera garatu eta agenda berri bat martxan jarriko duena». Hezkuntza Plazara-ko ordezkariek agerraldia egin dute Donostian, batetik, plan horren hiru ardatz nagusiak azaltzeko, eta bestetik, hurrengo hilabeteetan martxan jarriko duten bilera sorta iragartzeko.

Ikuspegi kritikoa erakutsi dute elkarteko kideek EAEko Hezkuntza Legearen zirriborroaz. «Urruti» ikusten dute hezkuntza akordioak legebiltzarrean izan zuen adostasunetik. «Arreta handiz jarraitzen ari gara legearen sortze prozesua, eta datozen asteetan aurkeztuko duten lege proposamenak beste izaera bat izan behar du, hezkuntza akordioaren filosofian oinarritua, gure hezkuntza sisteman beharrezkoa den jauzi hori egingo badugu».

Begi bat legean jarrita izanen du, beraz, Hezkuntza Plazara-k; bestea, berriz, etorkizunean. Elkarteko ordezkariek uste dute, legeaz gain, beharrezkoa izanen dela beste tresna batzuk sortzea: «Euskalduntzean, euskal kultur transmisioan eta sareen bateratzean urrats esanguratsuak egiteko anbizioz jokatu behar da, eta lehen bailehen baliabide guztiak jarri, esperientzia berriak martxan jartzeko».

Plan pilotu horren barruan, hiru ardatz nagusi identifikatu ditu Hezkuntza Plazara-k: ikastetxeetako hizkuntza proiektuak, herrietako hezkuntza proiektuak eta euskal curriculumaren eguneratzea.

Hizkuntza eskubideei dagokionez, eskolek «gaur egun baino askoz gehiago egin dezaketeela» uste dute. Horregatik, ezinbestekotzat jo dute ikastetxe bakoitzak hizkuntza proiektua garatzea, «diagnostiko integral batetik abiatuta». Helburuez harago, ordea, «ikuspegi soziolinguistikoa, historikoa, soziala eta kulturala» aintzat hartu behar direla gaineratu du Hezkuntza Plazara-k, «Euskal Herriko egoera diglosikoa kontuan hartuta, euskara ikas eredu orokortua bihurtuko duen proiektu integrala» lortzeko.

Udalerriak ere hezkuntza eragile aktibo bihurtu nahi ditu Hezkuntza Plazara-k, eta horretarako, herri bakoitzak bere hezkuntza proiektua garatu beharko lukeela uste du. Horra bigarren ardatza: «Udalak, ikastetxeak, eragileak eta herritarrak hezkuntzan parte hartuz, herri hezitzaileak garatu behar dira; ezberdinkeriaren eta lehiaren logikatik, elkarlanera pasatuz».

«Publikotasun berri bat»
Elkartearen esanetan, espazio horiek lagungarriak izan daitezke «publikotasun eredu berri batean oinarrituko den hezkuntza sistema» lortzeko: «Eskola publikoa ardatz izanik, ikastoletako bulkadari helduz, sare publiko deszentralizatu bakarrerako bidea behetik gora eraikitzeko, gertuko administrazioetatik hasita».

Azkenik, euskal curriculuma eguneratzeko beharra sumatu du Hezkuntza Plazara-k, munduan, euskal gizartean eta hezkuntzan gertatutako aldaketak jasotzeko. «Hamabost urte igaro dira euskal hezkuntza komunitateak euskal curriculuma diseinatu zuenetik. Ariketa hura berritu eta, egungo testuinguruan, adostu behar dugu nola bermatzen den euskal kulturaren transmisioa».

Erronka horiei heltzeko, «komunitate osoaren elkarlana» beharko dela uste du elkarteak, eta bilera sorta abiatuko du datozen hilabeteetan, hainbat eragilerekin: «Bakoitzak bere esparrutik, elkarlanean, euskal hezkuntzaren bidean jauzi egin dezagun».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sorionekuak egitasmoaren agerraldia, Iruñeko Basotxo kalean. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Eskura nahi dute euskara

Ion Orzaiz

Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko.

Bilboko itsasadarra. ©Bilboko Udala.

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Berria

10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

 ©Gorka Rubio /  FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harro-k deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen
 ©Eusko Legebiltzarra

Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sare publikoa lehenesten

Edurne Begiristain

EHIGE ez dago ados Hezkuntza Lege proiektuarekin, eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak «errotik» aldatzeko eskatu du. Kristau Eskolaren ustez, «apustu ausarta» da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.