Ezbeharra

Bilboko mendizale bat hil da Kantabrian

50 urte inguru zeuzkan andreak, eta mendi ibilbide bat egiten ari zen Arredondon (Kantabria, Espainia)

Arredondoren irudi bat. LUIS ROGELIO
2023ko martxoaren 25a
19:28
Entzun

Bilboko 50 urte inguruko andre bat hil da, Arredondon (Kantabria, Espainia), mendian ibilbide bat egiten ari zela, 50 bat metrotik jausita. Mendian zebilen Bilboko beste txangozale batzuekin, ibilbide bat egiten. Larrialdietako helikopteroa joan da biktima sorostera, baina andrea hilda zegoen ordurako.

Ondoren, taldeko hiru pertsona erreskatatu behar izan dituzte, emakume bi eta gizon bat, laguntza psikosoziala behar zutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.