Albistea entzun

Iritzia

Etorkizunera itzultzea

 
Pila Lopez (Teatro Paraiso) Eskenako presidentea.
Pila Lopez (Teatro Paraiso) Eskenako presidentea. Raul Bogajo / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Pilar Lopez - Eskenako presidentea -

2023ko martxoak 27

«Artearen argia erabiltzen dugu ezjakintasunaren eta estremismoaren iluntasunari aurre egiteko. Bizitzaren doktrina besarkatzen dugu bizitza mundu honetan zabal dadin», Samiha Ayoub.

Antzerkiaren Munduko Egunean, milaka artista, teknikari eta ikusleren ahotsek elkarrizketa bera izaten dugu dozenaka hizkuntzatan. Milaka urteko erritual baten konplizeak gara, arte eszenikoarena, jainkoen eta mitoen istorioak iruten hasi zena eta gizakiari eta ulertzeko eta eraldatzeko egiten duen ahaleginari lotuta dagoena. «Giza ingurunea definizioz», esan zuen Camusek. Urteroko hitzordu honetan munduko pertsona ospetsu batek ematen duen mezua izaten da protagonista, eta antzerkiaren, artearen eta gizartearen arteko harremanari buruz egiten dituen gogoetak partekatzen ditu mezu horretan. Samiha Ayoub aktore egiptoarra dugu aurtengoan, eszenaren eta bakearen kulturaren inguruko arrazoibide hunkigarriekin.

Une egokia da, halaber, arte horren balioaz, jarduera profesional gisa duen dimentsioaz eta gaur egungo munduan duen eginkizunaz jabetzeko. Baieztapen irmo batekin ekin diezaiokegu aurten, Juan Mayorgaren hitzetan: «Antzerkia etorkizuneko artea da». Gaur egun, makinek eta adimen artifizialak hartzen dute, gero eta gehiago hartu ere, ekintzen, hitzen eta soinuen lekua, baita inspirazioarena ere, orain arte gizakiaren ezaugarri izan direnak. Susmo handiko uneak dira esperimentatzen duguna benetakoa ote den; baina, hein berean, birtualak zenbat eta gehiago aurrera egin, orduan eta zentzu handiagoa hartzen du topaketa eszenikoaren egiak, egiaz merezi duten gauzetako batzuk partekatzeko: asmamena, gorputzez gorputz, konplizitatea, oroimena, naturan nabarmentzen gaituen eta hiritar aske gisa kohesionatzen gaituen adimenaren distira.

Zentzuaren eta ezagutzaren sortzaile diren aldetik, arte eszenikoek lagundu egiten dute gizarte demokratikoen kalitatea hobetzen, eta emankorrago, kritikoago, erresistenteago, askotarikoago eta aldi berean ezagugarriago bihurtzen dituzte gizarte horiek. Gaur egun erakunde publiko bakar batek ere ez du zalantzan jartzen —nazioarteko erakundeekin hasi eta azken udalarekin buka— jarduera eszenikoaren balio soziala, eta, duela hamarkada batzuetatik hona, erakunde horiek babestu beharreko gai moduan txertatua dago legegintza-corpusetan. Horrek koherentzia eskatzen du diskurtsoaren, ekintza politikoaren eta beharrezko baliabideen artean. Horregatik, egiaz kezkagarria da ikustea EAEn antzerkian eta dantzan egindako gastu publikoak (inbertsio publikoa deitu beharko litzaioke) beheranzko joerari eusten diola aspalditik: 2010ean biztanleko 15,8 eurokoa zen, eta 2020an, 11,9 eurokoa, %25 gutxiago; KPIa, berriz, % 14,6 hazi zen (EUSTAT). Estatistika eguneraturik ez badago ere, gero eta nabariagoa den arreta falta horren eragina are handiagoa da pandemiaren datuak gehituz gero: 2019-2021 hirurtekoan, antzezpenek %33 egin dute behera; ikusleek, -%62, eta txarteldegiko diru bilketek, berriz, -%55 (SGAE 2022). Bilakaera hori ez da homogeneoa izan: foru-mailan eta udal-mailan oinarritu da murrizketa, erakustaldiekin lotura zuzenena dutenak, hain zuzen ere, hamar antzokitik bederatzi publikoak baitira.

Konpainien borroka itzela dago kopuru horien atzean; izan ere, ahalegin handiak egin behar dituzte egiturak eta antzezlariak mantentzeko eta ikuskizunez ikuskizun birak osatzeko, ikuskizunak ekoizteko erronka artistikoari eta enpresa-erronkari zentzua emateko. Enpresa historikoak behar-beharrezkora mugatzen dira, inoiz baino gehiago estresak joak beren egunerokoan; azaleratzen ari diren konpainiak, berriz, etsia hartzen ari dira merkatuan beren lekua bilatu nahian. Bien bitartean, prekaritate profesionala da nagusi.

Berrogei urte bete dira Lurralde Historikoen Legea onartu zenetik, eskumenak euskal administrazioaren maila ezberdinen artean banatu zituen legea. Arte eszenikoei dagokienez, dena zehazteke geratu zen, nahiz eta testutik kanpoko ahots zaharren batek jarduera eszenikoaren hiru maila bereizi zituen: prestakuntza, ekoizpena eta banaketa. Gaur egun, ezinbestekoa da horiek birformulatzea eta 1983 hartan pentsaezinak ziren beste batzuk aintzat hartzea, hala nola fiskalitatea, ekoizpen independenteko egiturak, hezkuntza, banaketa, biren eredua, nazioartekotzea, komunikazioa edo publikoen sarbidea eta garapena guztiaren erdigunean. Logika bera eskaini behar du multzoak, erakunde guztiek partekatutako helburua, herrialde eguneratuaren begiradarekin. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Kultura 2028 Plan Estrategikoak —berriz ere— atzeman du eskakizun hori, Hakoba Kulturarekin lotuta: «...arte eszenikoetan, beren zabalean eta aniztasunean, oso eraginkorrak izango lirateke batasuna eta egituraketa». Pasa gaitezen, beraz, izango lirateke etorkizun hipotetiko horretatik sistema bateko eragile guztien arteko eredura, XXI. mendeko gizarte digitalaren errealitatera egokitu ahal izateko. Ereduaren gaineko esku-hartze horrek, gainera, ziurgabetasuna eta gizarte-kostuak murriztuko ditu, Artistaren Estatutuak nahi duen bezala, Administrazioak horiei erantzun egin behar baitie ate guztiak ixten direnean.

De cine bezala gaude 2023ko Antzerkiaren Munduko Egun honetan. DeLorean kotxea behar dugu 2010era itzultzeko, zirkuitu eszenikoan galdu diren baliabideak eguneratzeko. Behin hara iritsita, ikasitakoarekin etorkizunera itzuli eta erakundeen arteko benetako estrategia birformulatu behar dugu, pertsonen talentua eta gure gizartearen testuinguru egokia gidatuko dituena garai aldaketa betean. Izan ere, Carlota Ferrerrek behin gogorarazi zigun bezala: «Ez du bizirik irauten animaliarik indartsuenak, hobekien egokitzen denak baizik». Animalia hori da antzerkia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Mawenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE
Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen ©Patxi Belzaitz

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren programaziora

Mikel Lizarralde

Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, itxita utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo den jaialdiaren egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...