Albistea entzun

Sorgailu eolikoen ahalmen elektrikoa optimizatzeko laborategia jarri du martxan Mondragon Unibertsitateak

Erabiliko dituzten teknologiek haize erroten turbinen energia ekoizpena %5 hobetuko dutela iragarri dute.

Laborategi berriaren inaugurazioa.
Laborategi berriaren inaugurazioa. Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko martxoak 27

Mondragon Unibertsitateak 700 metro koadroko laborategi berri bat estreinatu du gaur, Siemens Gamesa, Infineon eta SGB-SIMT enpresekin batera. Haize erroten turbinen ahalmen elektrikoa optimizatzea dute helburu, eta, erabiliko dituzten teknologiei esker, energia ekoizpena %5 handitzea espero dute. Bestalde, karbono dioxidoaren isuriak gutxitzen lagunduko dutela adierazi dute.

Instalazio berrietan zortzi megawatterainoko potentzia duten aerosorgailuak aztertu ahal izango dituzte. Bi zati izango ditu laborategiak: bata lau megawatteko behe tentsiokokoko eta potentzia txikiko probak egiteko, eta bestea hamar megawatteko erdi tentsioko eta potentzia handiko probak egiteko.

Europako Batasunaren Horizon 2020 programaren bidez ere jaso dute finantzaketa: bi milioi euro. Europan halako ezaugarriak dituen laborategi bakarra dela adierazi du unibertsitateak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute
Amazonek azpikontratatutako langileak protestan. ©ELA

Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan

Iñaut Matauko Rada

Akordiorik gabe amaitu da enplegu erregulazio espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.

Eguzki plakak Zumarragako etxe baten teilatuan ©Andoni Canellada (Foku)

Autokontsumo energetikoa sustatzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Jokin Sagarzazu

Eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako ez da obra lizentziarik beharko.

Michelinek Lasarte-Orian duen lantegiko sarrera ©Jon Urbe (Foku)

Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte

Jokin Sagarzazu

Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzeko eskatu dute sindikatuek. Astelehenean manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan. Gasteizko plantan ere deitu dute grebara, hurrengo astean.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...