Albistea entzun

AHT-a

AHTaren Iruñerriko zatia eraikitzeak 500 milioi euro inguruko kostua izango du

Txibitek esan du Etxebakoitzen eraikiko dutela Iruñeko tren geltoki berria. Castejon eta Zaragoza arteko zatiak 1.500 milioi euroko kostua izango du.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariak, gaur, Iruñean.
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariak, gaur, Iruñean. JESUS DIGES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko martxoak 28

Zuasti (Nafarroa) eta Campanas (Nafarroa) lotuko ditu Iruñerriko abiadura handiko trenaren zatiak, eta 500 milioi euro inguruko kostua izango du. Hori iragarri dute gaur Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariek. Ez dute iragarri noiz hasiko diren lanak, baina azaldu dute AHTaren zati hori eraikitzeaz gain Iruñeko tren geltoki berria Etxebakoitzen eraikiko dutela. Horretarako, egungo trenbideak eta geltokia eraitsiko dituzte.

Gainera, Castejon (Nafarroa) eta Zaragoza (Espainia) arteko AHTaren zatia ere eraikitzen hastekoak dira. 1.500 milioi eurorainoko kostua izango duela adierazi dute, eta Nafarroako Erriberan geltoki bat eraikiko dutela —ez dute zehaztu zehazki zer udalerritan—.

Txibitek erantsi du Campanas eta Castejon arteko AHTaren zatia martxan izateko moduan egongo dela «datorren legealdiaren amaierarako». Txibitek nabarmendu du «aurrerapen berrien eta erabakigarrien aurrean» daudela abiadura handiko trena Nafarroara iristeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, aurreko astean. ©L. RICO / EFE

Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta

Jone Arruabarrena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.