Albistea entzun

Musika

Betagarrik bi kontzertu emango ditu, taldearen 30. urtemuga ospatzeko

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko du abenduaren 30an eta Bilboko Kafe Antzokian urtarrilaren 13an

Betagarri taldea, 2017ko uztailean, Hatortxu Rock jaialdian emandako kontzertuan.
Betagarri taldea, 2017ko uztailean, Hatortxu Rock jaialdian emandako kontzertuan. Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 30

Betagarrik 2017ko uztailean eman zuen bere azken kontzertua, Hatortxu Rocken 20. edizioan. Aurten, baina, taldeak 30 urte beteko lituzke, eta, hori ospatzeko, bi kontzertu emango ditu. Lehenengoa abenduaren 30ean izango da, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Bigarrena, berriz, Bilboko Kafe Antzokian, 2024ko urtarrilaren 13an.

Betagarri 1993. urtean sortu zuten, ska-rocka ardatz hartuta, eta bere ibilbidean hamabi disko argitaratu zituen taldeak: L (1994), Betagarri (1997), Arren Erro Zaharra (1988), 80/00 (1999), Freaky Festa (2000), Remix (2001), Arnasa Hartu (2002), Zuzenena (2004), Hamaika Gara (2006), Bizitzari Txistuka (2009), Zorion Argiak (2012) eta 20 Urte Zuzenean (2014).

Taldeak agur esan zuenean, Iñaki Ortiz de Villalva abeslariak Berria-ri adierazi zion une hartan ez zutela «indar eta ilusiorik» aurrera egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, Irunen (Gipuzkoa). Aurreneko aldiz, sei bertsolaritik bost emakumezkoak izan ziren. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

IKUSEZIN IZATETIK, OHOLTZAK HARTZERA

Olatz Enzunza Mallona

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruko irakurketa txostena kaleratu du. Datuen arabera, aldatzen ari da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa: parekidetasuna lortzen ari da, orokorrean. Txapelketa eta saio informaletan, ordea, alde nabarmena dago oraindik ere.

George Orwell, Bigarren Mundu Gerran, BBCrako lanean aritu zenean. ©BERRIA

Orwell, berridatzia

Mikel Lizarralde

George Orwell hil zela 73 urte igaro diren honetan, 'Abereen etxaldea'-ren egilea ingeles literaturaren erreferenteetako bat da oraindik ere. Biografia batek haren argi-ilunak ekarri ditu azalera.

'Rumours', 'Tunnel of Love' eta 'Zebra'-ren azalak. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...