Albistea entzun

Dantza

Lucia Lakarrak bere konpainia sortuko du

Gipuzkoan kokatutako balletarekin, bere proiektuei eta sektoreko gainerako kideen lanei bultzada eman nahi die dantzariak. Donostiako Kursaalean ariko da ekainaren 3an, Matthew Goldingekin batera In The Still Of The Night ekoizpena eskaintzeko; emanaldiaren aurkezpenean egin du iragarpena.

Lucia Lakarra eta Matthew Golding dantzariak, 'In The Still Of The Night' ikuskizunaren pasarte batean.
Lucia Lakarra eta Matthew Golding dantzariak, 'In The Still Of The Night' ikuskizunaren pasarte batean. Leszek Januszewski Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko apirilak 3 10:11

Bere belaunaldiko dantzaririk onenetakotzat jotzen dute Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975). Urteak eman ditu Euskal Herritik kanpo, nazioarteko balletik eta antzokirik ospetsuenetan dantzatzen, eta bere ibilbide luzean dantzaren arloko nazioarteko sari nagusien aitortza irabazi du. Duela hiruzpalau urte itzuli zen Euskal Herrira, eta, orain, bere konpainia sortuko duela iragarri du Lakarrak.

Gipuzkoan kokatu nahi du ballet berria, eta bertako dantzariekin osatu, bai bere proiektuak aurrera ateratzeko, bai arte eszenikoei oro har bultzada bat emateko. Izan ere, ohartarazi du bera atzerrira joan zenetik euskal dantzarien egoera ez dela askorik hobetu.

Ikusi gehiago: Lucia Lakarra: «Mundu honek asko eman dit, baina nik ere dena eman diot»

Ekainaren 3an, Donostiako Kursaaleko auditoriumean dantzatuko da Lakarra, eta emanaldi horren aurkezpenean egin du iragarpena, gaur. Orain dela urtebete leku berean aritu zen, Matthew Golding dantzari kanadarrarekin batera, Fordlandia ikuskizuna aurkezten. Goldingekin igoko da oholtzara berriro ere, baina In The Still Of The Night ekoizpena eskainiko dute oraingoan.

2021ean Dormunden estreinatu zuten lana bi dantzariek, eta «betiereko maitasun istorio» gisa definitu dute. Hari esker, Max saria jaso zuen iaz Lakarrak, dantzako emakumezko interpreterik onenaren atalean. 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, Irunen (Gipuzkoa). Aurreneko aldiz, sei bertsolaritik bost emakumezkoak izan ziren. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

IKUSEZIN IZATETIK, OHOLTZAK HARTZERA

Olatz Enzunza Mallona

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruko irakurketa txostena kaleratu du. Datuen arabera, aldatzen ari da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa: parekidetasuna lortzen ari da, orokorrean. Txapelketa eta saio informaletan, ordea, alde nabarmena dago oraindik ere.

George Orwell, Bigarren Mundu Gerran, BBCrako lanean aritu zenean. ©BERRIA

Orwell, berridatzia

Mikel Lizarralde

George Orwell hil zela 73 urte igaro diren honetan, 'Abereen etxaldea'-ren egilea ingeles literaturaren erreferenteetako bat da oraindik ere. Biografia batek haren argi-ilunak ekarri ditu azalera.

'Rumours', 'Tunnel of Love' eta 'Zebra'-ren azalak. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.