Lan istripua

21 urteko nekazari bat hil da Ekoran

Traktorearekin istripua izan du, finka pribatu batean lanean ari zela. Sindikatuen zenbaketaren arabera, hamahiru behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian.

Nekazari bat traktore batean lanan. LUIS JAUREGIALTZO( FOKU)
2023ko apirilaren 11
12:41
Entzun

ELAk jakinarazi duenez, 21 urteko langile bat hil zen atzo, astelehena, Ekoran (Araba), udalerriko finka pribatu batean lanean ari zela gidatzen ari zen traktorea iraulita. Sindikatuaren zenbaketaren arabera, hamahiru behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.

Arratsaldeko ordu biak aldera gertatu zen ezbeharra, eta osasun zerbitzuak bertaratu ziren arren, ezin izan zuten gaztea suspertu.

Sindikatuak nabarmendu duenez, nekazaritza «oso sektore prekarioa da, lan erritmo handikoa, lanaldi amaiezinekoa eta gutxi erregulatua». Eusko Jaurlaritzari eskatu dio «benetako eta berehalako» neurriak har ditzala lehen sektorea duintzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.