Albistea entzun

Euskara

Paziente baten historia medikoan mezuak idatzita «hertsatu» egin dutela salatu du Aitor Montes medikuak

Gaixoari buruzko txostenak euskaraz egiteagatik idatzitako mezuak direla salatu du sendagileak; ingelesez idatzita daude oharrak, euskararen erabileraren kontra

Paziente baten historia medikoan mezuak idatzita «hertsatu» egin dutela salatu du Aitor Montes medikuak
Paziente baten historia medikoan mezuak idatzita «hertsatu» egin dutela salatu du Aitor Montes medikuak Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko apirilak 15

Salaketa bat jarri du gaur Aitor Montes medikuak Bergarako ertzain etxean (Gipuzkoa). Osakidetzako sendagilea, familia medikua Aramaion (Araba), eta ezaguna euskararen erabilera sustatze aldera egiten dituen ahaleginengatik. Salaketan azaldu du berak artatzen duen paziente baten historia medikoaren «erabilera okerra» egin duela Osakidetzako beste mediku batek, arta medikoren baten berri emateko erabili beharrean erabili duelako agiri hori zer hizkuntzatan idatzita dagoen arbuiatzeko.

Medikuak salatu duenez, «hainbat aldiz» erabili du salatu duen medikuak paziente horren historia medikoa, ingelesezko mezuak idatzi ditu bertan; pazientearen osasun egoerarekin loturarik ez duten oharrak dira, propio daude idatzita euskararen erabilerarekin ados ez dagoela adierazteko. Hiru ohar idatzi dizkio guztira, eta horietatik bitan hizkuntza hautu horren bidez Espainiari eta espainiarrei «gorrotorik» ez erakusteko ere jartzen du. Mezu horien ondorioz «hertsatua» eta «difamatua» sentitu da Aramaioko medikua; «agiri ofizial» bat, gainera, asmo horiekin erabiltzea okerra dela argi du, eta horiengatik guztiengatik jarri du salaketa.

Aditzera eman duenez, aurrez adierazi du Osakidetzako arduradunen aurrean mezu hauen gaineko kezka, halakoak saihesteko irizpide «etikoak» ere eskatu ditu, baina ez dituzte aintzat hartu berak egindako eskakizunak.

Jarrera «iraingarria»

Montesek salatu du tartean osasun gaiekin lotutako motiborik egon gabe paziente baten historia medikoan sartzea «kode deontologikoaren» aurkakoa dela, eta delitutzat ere hartu behar dela. Kasu honetan, gainera, mezu horien atzean euskararen erabileraren kontrako jarera egotea ere salaketarako motibo dela gogoratu du, berak bi hizkuntza ofizialetan jarduten duelako lanean, pazienteen beharrak aintzat hartuta beti. Zentzu horretan, uste du «iraingarria» dela mezuak idatzi dituen profesionalaren jarrera, Espainiaren eta gazteleraren kontrako «gorrotoa» egotzi diolako euskara erabiltze hutsarengatik.

Mediku horrek, gainera, «errespetu faltarekin» jokatu duela uste du Montesek, desadostasunak konpontzeko eta bideratzeko bide egokia ez baitira pazienteen historia medikoetan idatzitako mezuak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Irun eta Hendaia arteko kontrolak salatzeko protesta bat, Hendaian. ©Bob Edme

Europako Auzitegiak ebatzi du Frantziak legez kanpo kanporatzen dituela migratzaileak mugan

Oihana Teyseyre Koskarat

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, etorkinek eskubidea dute «beren baitarik Frantziatik ateratzeko», eta, beraz, Frantziako Poliziak egiten dituen kanporatzeak ez dira legezkoak. Printzipioz, auzitegi horren erabakia bete behar du Frantziak, baina Barne Ministerioak errana du ez dituela kenduko kontrol horiek.

Iruñeko Izaga-Irabia ikastetxearen artxiboko irudia. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Lehen Hezkuntzan segregazioa diruz ez laguntzea

Iker Tubia

Opus Deiren Irabia-Izaga eskolak paratutako helegitea atzera botata, oniritzia eman dio ituna duten eskoletan segregazioa debekatzen duen Nafarroako Gobernuaren ebazpenari

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, artxiboko irudian ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Bildarratzek berretsi du eskola garraioaren adjudikazioan ez dela egon «interes gatazkarik»

Berria

Agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean azalpenak emateko.

Osasun publikoaren aldeko herri plataformen topaketa larunbatean Araian(Araba) ©BERRIA

Osasun sistema publikoaren alde mobilizatzera deitu dute azaroaren 11rako

Edurne Begiristain

Osasun sistema publikoa helburu duten herri plataformek deitu dute manifestazioetara, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira. Pribatizazioaren eta osasungintza publikoaren «eraistearen» aurka antolatu dituzte protestak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.