Ezkurdia 22-14 Jaka

Ligaxkako lehen puntua lortu du Ezkurdiak

Jaka hobeto hasi da, baina markagailua irauli du Ezkurdiak. Datorren ostiralean Darioren aurka jokatuko du.

Joseba Ezkurdia, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2023ko apirilaren 16a
18:59
Entzun

Partida serioa jokatuta, Erik Jaka mendean hartu du Joseba Ezkurdiak (22-14) Eibarren (Gipuzkoa). Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu du Arbizukoak, eta sentsazio onekin, gainera. Aitortu du ez dituela aste onak pasatu —mina izan du bikietan—, baina «pozik» amaitu duela egindako lanarekin.

Partidari hobeto ekin dio Jakak (1-4), baina, 9-1eko partzial bati esker, haizea bere alde jarri du Ezkurdiak. 17-14 gerturatu da Jaka, baina hortik amaierara artekoak erreskadan egin ditu garaileak, fisikoki larri samar ibili arren. Sakean asmatu du, errematean ere fin ibili da, eta, batez ere, pilota gutxiago galdu ditu. Jakaren arabera, une erabakigarrietan egin dituen hutsek kondenatu dute.

Ezkurdiak datorren ostiralean jokatuko du berriro, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, Dario Gomezen aurka. Ostiralean jokatu zen B multzoko aurreneko neurketa, Azkoitian (Gipuzkoa), eta Dariok 22-19 irabazi zion Peio Etxeberriari, oso lehia estuan. Etxeberriak eta Jakak, berriz, datorren larunbatean jokatuko dute elkarren aurka, Iruñean.

A multzoan, Elordik 22-19 irabazi zion atzo Elezkano II.ari. Jokin Altunak eta Unai Lasok gaur zortzi jokatuko dute multzo horretako beste norgehiagoka, Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.