Lan istripuak

Kamioi gidari bat hil da Zanbranan, errepidetik aterata

AP-68 autobidean izan da istripua, 07:00 aldera. Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute gidaria, baina azkenean bertan zendu da.

AP-68 autobidea. GOOGLE MAPS
2023ko apirilaren 17a
08:58
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Kontseiluak baieztatu duenez, 39 urteko kamioi gidari bat hil da gaur goizean, AP-68 autobidean galtzadatik irten ostean, Zanbrana parean (Araba); zehazki, 75 kilometroan. 07:00 aldera jazo da ezbeharra, Zaragozarako bidean.

Ertzaintza ezbeharraren lekura bertaratu da, eta lerroetako bat itxi du. Osasun langileek eta suhiltzaileek ibilgailutik atera dute gidaria, barruan harrapatuta baitzegoen. Halere, azkenean bertan zendu da.

Sindikatuaren zenbaketaren arabera, hamalau behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.