Albistea entzun

Indarkeria matxista

Espetxeratu egin dute Iruñeko Buztintxuri auzoan sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotutako gizona

Larunbatean 22:25 aldera gertatu zen erasoa. Espetxeratu egin dute atxilotua. Tuteran beste gizon bat atxilotu dute, bikotekidea jotzeagatik.

Eraso bat salatzeko mobilizazioa, Iruñean, pasa den otsailean.
Eraso bat salatzeko mobilizazioa, Iruñean, pasa den otsailean. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 1

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart Buztintxuri auzoan, emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Trenbidea kalean izan zen erasoa, 22:25 aldera. Bizilagunek eman zioten abisua Poliziari, eta haiek artatu zuten biktima agenteak iritsi arte. Unean bertan atxilotu zuten erasotzailea.

Biktima Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten, probak egiteko, eta bere etxean dago jada. Atxilotuak aurrekari penalak ditu, eta epailearen aurretik igaro ostean espetxeratu egin dute.

Atxilotu bat Tuteran

Tuterako Udaltzaingoak ere atxilotu baten berri eman du; kasu hartan, 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekidea jotzeagatik. Emakumeak berak jarri du salaketa.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Retolaza, Etxenike eta Eskisabel, ostegun arratsaldeko solasaldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lausotasunak ilundutako asmoak

Jone Bastida Alzuru

'Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?'. Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza.
Susana Aribayos eta Lurdes Imaz EHIGEko ordezkariak, atzo, legebiltzarrean. ©EUSKO LEGEBILTZARRA

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harro-k deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen
1 ©GORKA RUBIO / @FOKU

Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sare publikoa lehenesten

Edurne Begiristain

EHIGE ez dago ados Hezkuntza Lege proiektuarekin, eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak «errotik» aldatzeko eskatu du. Kristau Eskolaren ustez, «apustu ausarta» da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.