Ekialde Hurbila

Israelek 17 urteko palestinar bat hil du sarekada batean

Jerikoko errefuxiatu kanpaleku batean izan da erasoa.

Israelek atxilotutako palestinar batzuen aldeko bilkura, atzo Nablusen. ALAA BADARNEH, EFE
2023ko maiatzaren 1a
12:32
Entzun

Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Israelgoarmadak 17 urteko gazte palestinar bat hil du, Jeriko ondoan dagoen errefuxiatu kanpaleku batean, Zisjordanian. Jibril Muhamad Kamal Lada zuen izena, eta Israelen sarekada batean tirokatu dute. Sei lagun ere zauritu dituzte Israelgo soldaduek.

Israelgo Armadak esan du sarekadaren helburua hiru palestinar atxilotzea zela, eta tiroketa bat izan dela. Hamazazpi pertsona atxilotu dituzte azkenean; hildako gazteari ez diote aipamenik egin goizean zabaldu duten oharrean. Palestinako Atzerri Ministerioak salatu du sarekada «odoltsua eta basatia» izan dela, eta Israelen «krimenek» ez dutela etenik.

Palestinako Osasun Ministerioak, gainera, salatu du Israelek Belengo ospitale bati ere egin diola eraso, eta atarian negarra eragiteko gasak botaz arriskuan jarri dituela gaixoen biziak, batik bat umeena eta adindunena. Osasun Ministerioak nazioarteari eskatu dio presio egiteko Israeli palestinarren osasun erakundeei ez diezaien eraso egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.