Erretreten erreformaren aurkako datorren mobilizazioa, ekainaren 6an

Asanblada nazionalak erretreten erreformaren indargabetzea bozkatuko du ekainaren 8an

Maiatzaren Leheneko manifestazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
2023ko maiatzaren 2a
12:33
Entzun

Intersindikalak gaur jakinarazi du erretreten erreformaren aurkako datorren greba mobilizazioa ekainaren 6an izango dela. Era berean, Frantziako Gobernuaren «erabaki autoritarioak» salatu ditu, «krisi sozialari krisi demokratikoa gehitzen diotenak». Gobernuak berriro ere sindikatuekin hitz egiteko borondatea erakutsi du, «eztabaida gaia eta esparrua zehaztu gabe», sindikatuen arabera. Kasu horretan, erreformarekiko ukoa oroitaraziko dutela adierazi dute. «Mesfidantza handia da, eta elkarrizketa ezingo da berrezarri [Frantziako] gobernuak sindikatuen proposamenak kontuan hartzeko borondatea erakusten ez duen artean».

Ekainaren 8an, LIOT taldeak aurkeztutako lege proposamen berri bat bozkatuko du Frantziako Asanblada nazionalak. Lege proposamenak erretreten erreformako zazpigarren artikulua indargabetzea proposatzen du, hau da, legezko adina 64 urtera pusatzen duen artikuluaren indargabetzea. Horregatik, intersindikalak «haren antolakundeei hautetsiengana joan daitezela» eskatu die, «lege proposamen hori bozkatzera dei ditzaten». Gisa berean, «langileei parlamentariengandik entzunak izateko aukera» proposatu nahi die intersindikalak ekainaren 6, bozkaketa baino bi egun lehenago.

Atzoko manifestazioen balorazio positiboa egin dute; beren «historia sozialeko Maiatzaren Lehen garrantzitsuenetako bat» izan dela adierazi dute. 2,3 milioi kide mobilizatu zirela jakinarazi dute, haietarik 30.000 Baionan. Lau atxilotu izan ziren Baionan, erdiguneko zakarrontziren bati su ematea egotzita. Egunean berean askatu zuten bat. Besteak gaur galdezkatuak izan behar ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.