Hilberria

Viña Rock jaialdian 25 urteko gasteiztar bat hil da

Larunbat iluntzean konortea galdu zuen jaialdi eremuaren sarreran. Baztertu egin dute heriotza bortitza izan denik.

Viña Rock jaialdiaren une bat, Villarobledon (Espainia). VIñA ROCK
2023ko maiatzaren 2a
16:03
Entzun

Gasteizko gazte bat hil da asteburuan Villarrobledon (Espainia) ospatu den Viña Rock musika jaialdi ospetsuan. Larunbat iluntzean, jaialdiaren eremura sartzeko gunean, gaizki sentitzen hasi zen 25 urteko gaztea, eta konortea galdu zuen. Haren lagunek eman zieten abisua osasun zerbitzuei; hasieran, lortu zuten gaztea suspertzea, baina azkenean ospitalean hil zen.

Ikerketa zabaldu dute heriotzaren arrazoiak argitzeko. Lehen hipotesien arabera, litekeena da bihotzeko gaitz baten baten ondorioz hil izana. Baztertu egin dute heriotza bortitzaren aukera, baina oraindik analisi toxikologikoa eta autopsia egiteko zain daude.

Gorka Urtaran alkateak doluminak eman dizkie hildakoaren gertukoei: «Oso albiste tristea da». Fitness Gasteiz klubean karatea egiten zuen hildakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.