Serbia

Zortzi ikasle eta segurtasun agente bat hil dituzte Belgradeko ikastetxe batean

Poliziak hamalau urteko ikasle bat atxilotu du, erasotzailea delakoan. Aitaren pistola bat erabili du.

Irakasle batzuk ikasle bat lasaitu nahian, erasoa gertatuden ikastetxearen kanpoaldean, Belgradon. ANDREJ CUKIC / EFE
Paulo Ostolaza.
2023ko maiatzaren 3a
12:12
Entzun

Serbiako Barne Ministerioaren arabera, zortzi ikasle eta segurtasun agente bat hil dituzte gaur Belgradeko ikastetxe batean. Hamalau urteko ikasle bat atxilotu dute, erasotzailea delakoan. Oraingoz, jakinarazi dute motxila bat topatu dutela ikastetxean, eta barnean pistola bat eta substantzia sukoiak zeudela.

Irakasle bat eta sei ikasle ere zauritu ditu tiroketan, eta ospitaleratu egin dituzte guztiak. Lekukoek azaldu dutenez, erasotzaileak irakasleari egin dio tiro lehendabizi, eta jarraian aliritzira tiro egiten hasi da. Aitarena zen arma.

Hezkuntza Ministerioak ikerketa bat zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Atxilotuaren ikaskideek Blic egunkariari kontatu diotenez, aurreko egunean urtebetetze festa batean izan zen, eta ez zuten ezohiko ezer nabaritu.

Poliziak eta larrialdi zerbitzuak, erasoa gertatu den ikastetxearen kanpoaldean.Andrej Cukic / EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.