Albistea entzun

Indar Ingeteameko greba bertan behera utzi dute, zuzendaritzaren proposamen berria dela eta

ELAk adierazi du enpresak hitzarmena berritzeko egin duen proposamenak «aurrerapauso garrantzitsuak» dituela. Bihar erabakiko dute langileek onartu edo ez.

Indar Ingeteameko langileak Zamudioko lantegian protestan, joan den ostegunean.
Indar Ingeteameko langileak Zamudioko lantegian protestan, joan den ostegunean. Oskar Matxin / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko maiatzak 4 11:47

Beasaingo (Gipuzkoa) Indar Ingeteam lantegian, gaurko deitua zuten greba bertan behera uztea erabaki dute, negoziazioetan «aurrerapauso garrantzitsuak» egon direla eta. ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera, zuzendaritzak hitzarmena berritzeko beste proposamen bat egin du bart gauean: aurrekoa baino hobea, ELAren ustez. Hori dela eta, greba bertan behera utzi, eta langile batzordeko ordezkariak langileekin bilduko dira bihar, mobilizazioekin jarraitu ala ez erabakitzeko.

Joan den asteartean lau orduko lanuztea egin zuten, eta ostegunean, egun osoko greba. Egun horretan, Ingeteam enpresaren lantegi zentralera —Zamudio, Bizkaia— joan ziren hainbat autobusetan, protesta egiteko. 670 pertsonak egiten dute lan Indar Ingeteamen Beasaingo lantegian, eta motor eta sorgailu elektrikoak egiten dituzte.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mecanerreko grebalariek Urdulizen egin duten mobilizazioa. ©Oskar Matxin / FOKU

Langile guztiek bat egin dute Mecanerreko grebarekin

Iraia Vieira Gil - Iñaut Matauko Rada

Stellantis taldeak Urdulizko (Bizkaia) planta itxi eta 148 langile kaleratu nahi ditu. Sindikatuen arabera, lantegian etenda dago ekoizpena, eta ez da fabrikako langilerik ekoizpen lerroetan.

Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute

Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute

Iñaut Matauko Rada

Ekainetik uztailera %17 murriztu dira esportazioak Hego Euskal Herrian, laugarren hilabetez segidan. Energiaren eskaria txikitzeak bultzatu du batez ere merkataritzaren beherakada.

Behi saldo bat, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Kabalei odol galtzeak eragiten dizkien gaitz baten bi kasu atzeman dituzte Iparraldean

Oihana Teyseyre Koskarat

Ardiek, behiek eta ahuntzek biltzen ahal dute gaitz hori: odol galtzeak eragiten dituen eritasun epizootiko bat. Hazparnen eta Etxebarren bi kasu atzeman dituzte, behi saldoetan biak.

Jerome Powell Fed-eko presidentea atzo, Washingtonen, interes tasei buruzko azken erabakiaren berri ematen. ©SHAWN THEW / EFE

AEBetako Erreserba Federalak bere horretan mantendu ditu interes tasak

Iñaut Matauko Rada

%5,25 eta %5,5 artean eutsi die, baina urtea amaitu aurretik beste 0,25 puntu igotzea aurreikusi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...