Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte Serbian, tiroketa batean

Hamahiru lagun zauritu dituzte. Ustezko erasotzailea 21 urteko mutil bat da. 

Herenegun Serbiako ikastetxe batean tiroketa bat egon zen. ANDREJ CUKIC/ EFE
2023ko maiatzaren 5a
08:03
Entzun

Serbian izan den tiroketa batean gutxienez zortzi pertsona hil dituzte, eta hamahiru zauritu. Belgradetik 60 kilometrora dagoen hiri batean gertatu da. Hango hedabideek adierazi dutenez, goizaldean izan da erasoa; pertsona bat martxan zihoan, eta auto batetik tiroka hasi da. 600 polizia dabiltza erasotzailearen bila; RTS telebista kateak jakitera eman duenez, ustezko erasotzailea 21 urteko mutil bat da.

Duela bi egun bertze eraso bat gertatu zen Belgradeko ikastetxe batean. Serbiako Barne Ministerioak adierazi zuenez, zortzi ikasle eta segurtasun agente bat hil zituzten. Poliziak 13 urteko ikasle bat atxilotu zuen, erasotzailea zelakoan; haren aita ere atzeman egin zuen. Poliziaren esanetan, ustezko egileak aurrez prestatuta zeukan erasoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.