Lan istripuak

Kamioilari bat hil da Santakaran

Caparrosoko 59 urteko gizonezko bat da hildakoa. Zerriak zeramatzan kamioian, eta ibilgailua errepidetik irten da. Ordu txikietan gertatu da ezbeharra, NA-5330 errepidean.

Apirilean istripu banatan hildako kamioilarien heriotza salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratzea. RAUL BOGAJO / FOKU
Irune Lasa.
2023ko maiatzaren 5a
10:54
Entzun

Beste kamioilari bat hil da lan istripuz Euskal Herrian. Oraingoan Santakaran (Nafarroa) gertatu da ezbeharra, NA-5330 errepidean, 02:00etan. 59 urteko caparrosoarra da kamioilari zendua, eta istripuaren unean bertan hil da; kamioian zerriak zeramatzan, eta ibilgailua errepidetik irten eta irauli zaio. Animalia batzuk ere hil dira.

Euskal Herrian aurten kamioi istriputan hildako hirugarren langilea da gaurkoa, joan den apirilean beste bi behargin hil baitziren beste bi ezbeharretan. Haiei gehitu behar zaie martxoaren 27an Albaceten (Espainia) kamioi istripuan hil zen Oñatranseko langilea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.