Politika

Iriartek Eusko Legebiltzarra utzi du, Gipuzkoako ahaldungai nagusi gisa kanpainaurreari heltzeko

Esan duenez, Gipuzkoako «erronkei» konponbideak bilatzeko utzi du kargua.

Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Olatz Silva Rodrigo.
2023ko maiatzaren 5a
13:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Maddalen Iriartek Eusko Legebiltzarra utzi du gaur; EH Bilduren bozeramailea izan da 2016tik orain arte. Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan, EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusia izango da, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du kargua.

Iriartek bere azken saioa baliatu du agurra formalizatzeko; Iñigo Urkullu lehendakariari egindako galdera batean hartu du horretarako tartea, hain zuzen ere. Azaldu duenez, Gipuzkoako «erronkei» konponbideak bilatzeko utzi du kargua, baita lurralde horretako biztanleen beharrei erantzuteko ere. Lehendakariak, berriz, Iriarterekin izandako harreman ona nabarmendu du, eta «onena» opatu dio maila pertsonalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.