Ezbeharra

Hilotz bat topatu dute Ibaizabalen, Bilbo parean

Suhiltzaileek Euskalduna jauregiaren parean atera dute uretatik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Ibaizabal ibaia, Bilbo parean, artxiboko irudi batean. JUNE PRIETO / FOKU
2023ko maiatzaren 7a
17:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizonezko baten gorpua agertu da bart Ibaizabal ibaian, Bilbon; zehazki, Euskalduna jauregiaren parean atera dute suhiltzaileek uretatik. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek gaueko 03:00ak aldera jaso dute abisua.

Ordubete geroago atera dute hilotza ibaitik, eta oraindik ez dute identifikatu. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.