Italiako Giroa

Jonathan Milan nagusitu da Giroko lehen esprintean

Bahraineko txirrindulariak erakustaldia emanda irabazi du bigarren etapa. Evenepoelek jarraitzen du lider.

Jonathan Milan, gaur, garaipena ospatzen. LUCA ZENNARO / EFE
Paulo Ostolaza.
2023ko maiatzaren 7a
18:08
Entzun

Italiako Giroko lehen esprintean Jonathan Milan (Bahrain) izan da indartsuena. Andrea Pasqualon taldekidearen laguntza baliatuta, 22 urteko txirrindulariak ondo irabazi die bere aurkariei. Bigarren izan da David Dekker (Arkea), eta hirugarren Arne Marit (Intermarche). Atzo hasi zen lasterketa, eta bigarren etapa izan da gaurkoa.

Milanek Giroan parte hartzen duen lehen aldia da, eta, beraz, egin duen lehen esprintean garaipena lortu du. Aurrez, garaipen bakarra zuen aurten Bahraineko txirrindulariak, Saudi Arabiako Tourrean lortutakoa. Gehiago nabarmendu izan da pistan, zeren, besteak beste, urrezko domina bat eskuratu baitzuen Tokioko Olinpiar Jokoetan, taldeka.

Gaur, Teramotik San Salvora 204 kilometro egin dituzte txirrindulariek, eta Italiako txirrindularitzan ezagunak diren tokietan aritu dira, batez ere Tirreno Adriatikoagatik. Tropeleko azkarrenek oso aukera gutxi izango dituzte aurtengo ibilbidean etapak irabazteko, eta lehenengoa baliatu du Milanek.

Sailkapen nagusian, Remco Evenepoelek (Quick-Step) jarraitzen du lider, atzoko erlojupekoan eman zuen erakustaldiari esker. 43 segundo ateratzen dizkio Primoz Roglici (Jumbo-Visma), bere aurkari nagusiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.