Memoria historikoa

1936ko gerran hildako lau soldaduren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian

Uste dute inguruan gorpuzki gehiago egon litezkeela lurperatuta, eta eremu osoa induskatuko dute orain

Zornotzako hilerriko lursaila. IREKIA
2023ko maiatzaren 8a
17:16
Entzun 00:00:0000:00:00

1936ko gerran hildako lau soldaduren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerriko lursail batean. Aranzadik eta Gogora institutuak gerra horretan hildakoak bilatzeko daukaten programaren bidez egin dute indusketa, eta Zornotzako Udalak diruz lagundu du.

Dokumentazio historikoaren laguntzarekin aurkitu dituzte hildakoak. Izan ere, ikertzaileek bazekiten bertan hilerrian lurperatu zituztela ez bakarrik soldaduak, baizik eta ospitalean hildako zaurituak eta Zornotzako kartzelan preso zeuden emakumeak.

Gogorak adierazi duenez, belardiak 200 metro koadro inguru ditu, eta lehen indusketan sei metro koadro ikertu dituzte. Hezurrak eta objektuak aurkitu dituzte; besteak beste, Euzkadiko Gobernuak 1937ko urtarrilean jaulkitako bi pezetako txanpon bat, eta gerriko baten belarria. Ikertzaileek uste dute inguruan gorpuzki gehiago egon daitezkeela lurperatuta, eta eremu osoa induskatuko dute orain. Ez dute zehaztu zer aldetakoak ziren aurkitutakoak, baina, txanponarengatik, pentsatzekoa da bando errepublikanokoak zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.