Hilberria

Rita Lee konpositore eta abeslari brasildarra hil da

75 urterekin zendu da, gaixotasun baten ondorioz

Rita Lee, 2011 urtean.
Miren Mujika Telleria.
2023ko maiatzaren 9a
22:47
Entzun

Brasilgo musikagile garrantzitsuenetako bat izan zen Rita Lee; erreferente izan zen 1970eko hamarkadako zenbait gitarra jotzaile hasiberrirentzat. Hainbat kanturen egile da; besteak beste, Ovelha negra, Mania de voc, Lança perfume, Agora so faltas tu, Baila conmigo, Baño de burbujas, Lo siento por tu, Hierba venenosa, Amor y sexo, Ora, Chico bonito, Flagra eta Dulce vampiro kantuenak. Emakumeen askatasunaren gaineko aldarrikapenez bete ohi zituen, oro har, abestiak, eta askotan, ironia puntu batekin.

1966an, Os Mutantes taldea sortu zuen Arnaldo eta Sergio Dias Baptista anaiekin batera. Hainbat disko kaleratu zituzten elkarrekin; tartean, Os Mutantes, Mutantes, A Divina Comedia, Ando Meio Desligado, Jardim Eletrico, Mutantes E Seus Cometas No País Dos Bauretz eta Technicolor. 1972an, baina, desegin egin zen taldea.

Tutti Frutti taldera batu zen segidan, eta disko batzuk atera zituen orduan ere: Fruto proibido, Entradas e bandeiras, Babilonia, Atrás do porto tem uma cidade. 1978an utzi zuen taldea.

Bere ibilbide musikalaz gain, Radioamador izeneko umorezko irratsaio bat gidatu zuen bederatzi hilabetez, 1986an. Gainera, haurrei zuzendutako lau liburu ere idatzi zituen, ekologismoarekin lotutakoak. Hainbat aldizkaritako zutabegile gisa ere aritu zen, eta aktore lanak ere egin zituen Brasilgo zenbait filmetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.