Bizkaiko metaleko hamar grebalari epaitegietan deklaratzen hasi dira, sindikatuen babesarekin

Deklaratzen hasi aurretik, elkarretaratzea eta prentsaurrekoa egin dituzte Barakaldoko (Bizkaia) epaitegien atarian. Hilaren 15ean beste bik dute deklaratzeko txanda.

Deklaratzera deitutako grebalariei babesa emateko elkarretaratzea eta prentsaurrekoa, gaur, Barakaldon. ARITZ LOIOLA / FOKU
inaut matauko rada
2023ko maiatzaren 10a
10:37
Entzun

Bizkaiko metalgintzako grebarekin lotuta, sektoreko hamar grebalari deklaratzen hasi dira gaur Barakaldoko epaitegietan, ikertu gisa. Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta hainbat egunetan istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Datorren astelehenean, maiatzaren 15ean, beste bi kidek deklaratuko dute.

Ikusi gehiago:Bizkaiko metalgintzako hitzarmena berritzeko akordioa.

Deklaratzen hasi aurretik, sindikatu guztiek —ELAk izan ezik, bere kabuz ibili baitzen hitzarmena negoziatzen— elkarretaratzea egin dute Barakaldoko epaitegietan, baita prentsaurrekoa ere. Babesa eta beroa eskaini diete sindikatuek eta lankideek grebalariei, eta adierazi dute «langile klasearen eskubideak defendatzea» ez dela delitua.

Guztira 22 grebalariren aurkako prozesu judizialak ireki dituzte: zazpirenak artxibatu egin dituzte, hiru epaiketaren zain daude, eta hamabik irekita dute oraindik —gaur deklaratzen hasi diren hamarrek, eta maiatzaren 15ean deklaratuko duten biek—. Desordena publikoak eta agintearen aurkako erasoak dira, besteak beste, leporatzen dizkieten delituak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.