Kanaldudek casting batera deitu du, telebistako mus txapelketa batean parte hartzeko

Bi sari izango dira jokoan: 3.000 eurokoa bata eta 1.500 euroko bestea, eta bikote irabazleek aukeratuko dute zer elkarteri eman dirua.

Mus partida baten argazkia, Gasteizen. RAUL BOGAJO / FOKU
jon ordonez garmendia
2023ko maiatzaren 10a
16:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Kanaldude Telebistak casting bat zabaldu du, telebista saio baterako muslariak hautatzeko. «Telebista emankizun moldean antolatua den mus txapelketa batean parte hartzeko» jokalarien bila ari da, eta parte hartzeko baldintzen berri eman du. Ezinbestekoa da euskalduna izatea eta 18 urtetik gora izatea, Euskal Herrian edo diasporan bizitzea, eta musean ondo aritzea eta jolaskide bat izatea.

Izena emateko posta elektroniko bat bidali behar da. Izen-abizenez gain, herria eta lurraldea adierazi behar dira. Deialdian azaldu dutenez, bikoteak aukeratzeko orduan genero parekidetasuna aintzat hartuko dute. Gainera, izena eman nahi dutenek bideo bat bidali behar dute, euren burua aurkezteko.

Bi sari egongo dira: 3.000 eurokoa bat eta 1.500 eurokoa bestea. Dirua parte hartzen dutenek aukeratutako elkarte batentzat izango da. Horregatik, bideoan adierazi beharko dute parte hartu nahi dutenek zer elkarte aukeratu duten dirua emateko eta zergatik aukeratu duten elkarte hori.

TXAPELKETA SARIAK

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.