Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduk «lokatzetik» atera nahi du eztabaida, «soluzioak» proposatzeko

EH Bilduren udal eta foru hauteskundeetako hautagai nagusiak eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia Gasteizen egon dira. EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta Voxek Arabako hiriburua aukeratu dute kanpaina hasteko.

EH Bilduren goizeko ekitaldia Gasteizen
EH Bilduren goizeko ekitaldia Gasteizen Endika Portillo/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko maiatzak 11

Gaur gauerdian hasiko da udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina. Alderdi politikoek ordutik aurrera eskatuko diete herritarrei euren aldeko botoa eman dezatela maiatzaren 28ko bozetan. Motorrak berotzen hasteko, eta kanpaina ofizialki hasi baino ordu batzuk lehenago, hainbat ekitaldi egiten ari dira alderdiak.

Goizean, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi eta udal eta foru hauteskundeetako hautagai nagusiak Gasteizen izan dira. Andre Maria Zuriaren plazatik gertu egin dute ekitaldia, San Miguel elizaren parean. Azken egunetan kanpainaren atarian zenbait alderdi ETAri buruz ari direla kontuan hartuta, Otegik mezu argia bidali die eztabaida eremu horretara eraman nahi dutenei: «Kaskarkeriaz eta lokatzaz eztabaidatzea ez da ona. Ez gaitu herri hobea egiten». Eztabaida politikoaren «maila» goratzearen alde agertu da EH Bilduko koordinatzailea, «lokatzetik eta zaratatik» at.

Eztabaida politikoa «lokazten» ari direnen aldean EH Bilduk Euskal Herrirako «soluzioak» proposatzen dituela azpimarratu du. «Herri honek merezi duen eztabaida egin behar da». Horixe da, preseski, koalizio subiranistaren asmoa kanpaina honetarako: «Herri honek merezi dituen proposamenak eta eztabaidak sustatuko ditugu».

Maiatzaren 28ko hauteskundeei so, «bi aukera» baino ez daudela ohartarazi du Otegik. Lehena: «Betikoek betikoekin akordioak egitea, betikoa egiteko». Bigarrena: «Herri honetan alternatiba bat sustatzea, indartzea eta soluziobideak ematea jendeari». Otegiren ustez, horixe da hauteskundeetako «markoa», eta «samurra» eta «sinplea» da hautua. Horren ildotik, herritarrei eskatu die gogoratu dezatela zeintzuk ziren duela lau urte alderdiek kanpainan hartutako konpromisoak, eta lau urteren ostean ea bete dituzten. «EH Bilduk esaten duena egiten du, eta egiten duena esaten du. Gure hitza betetzen dugu». Horrekin batera, azpimarratu du EH Bildu «soseguz» eta «konfiantzaz» aurkeztuko dela hauteskundeetara, «aldaketa politikoa» sendotzeko esperantzarekin.

Gasteizen kanpaina hasierak

EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUk eta Voxek Gasteizen hasiko dute kanpaina. Jeltzaleek 21:00etan egingo dute ekitaldia, Plaza Berrian; Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria izango dira bertan.

PSE-EEk 18:30ean abiatuko du kanpaina Gasteizen, Alberto Schommer kalean, eta han izango dira Eneko Andueza PSE-EEko idazkaria, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia eta Patxi Lopez PSOEren Kongresuko eleduna.

Elkarrekin Podemos-IU-Aliantza Berdea-Equok ere Gasteiz aukeratu du kanpainari hasiera emateko. Koalizioko hautagai eta ordezkariak izango dira Europa jauregian, 18:30ean, eta, besteak beste, Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatuak parte hartuko du.

Voxek ere Gasteiz aukeratu du. Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea eta alderdiko hainbat ordezkari Konstituzio plazan izango dira.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Arkaitz Rodriguez, atzo, Arrasateko Uarkape frontoian eginiko hitzaldian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sortuk abagunea baliatu nahi du Madrilen nazio auzia jorratzeko

Iosu Alberdi

Alderdi independentistak VI. Nazio Konferentzia egin du, eta militanteek aurrera begirako plan politikoa onartu dute. EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi dute

Josu Urrutikoetxea, 'No me llame Ternera' dokumentalaren une batean. ©

Auzi bat, ikuspegi desberdinak

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak gehienbat ETAren hilketei buruzko galderak erantzun behar izan ditu 'No me llame Ternera' dokumentalean; maiz aipatu du «sentitzen» duela. Gainetik jorratu dute «gatazka».

 ©BERRIA

Torturak blaitutako irail hura

Gotzon Hermosilla

Egunotan 30 urte beteko dira Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro Espainiako polizia indarren eskuetan zeudela hil zirenetik. Haien kasuek argitu gabe jarraitzen dute.

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Sanchezek lortuko du inbestidura aurrera ateratzea»

Gurutze Izagirre Intxauspe

Erronka nagusiak gizarte gaietan daudela uste du Anduezak, eta horretarako politikak garatzea da Alderdi Sozialistaren lehentasuna. Nazio auzia ez dago gizartearen kezken artean, haren aburuz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.