Albistea entzun

EH Bilduk kritikatu egin du Madrildik heldu den «zarata»

Maddalen Iriartek, Oskar Matutek eta Oihane Brionesek parte hartu dute koalizioak Irunen egin duen ekitaldian b «Akordioen» alde dira.

Oihana Briones, Maddalen Iriarte eta Oskar Matute, atzo, Irunen.
Oihana Briones, Maddalen Iriarte eta Oskar Matute, atzo, Irunen. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko maiatzak 12 07:42

Bidasoaldeko udal hauteskundeetako hautagaien ondoan egin zuen atzo kanpainako ekitaldia EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak, Madddalen Iriartek. Irunen izan zen, Ficoban. Ondoan izan zituen, beraz, Irungo alkategaia, Oihana Briones, eta Hondarribikoa, Garoa Lekuona. Eta hitza hartu zuen ekitaldian Espainiako Kongresuko diputatu Oskar Matutek ere. EH Bilduren zerrendatako hainbat pertsonaren iragana ETArekin lotuta dagoelako goiburu asko zabaldu ziren atzo egun osoan zehar Euskal Herriko hedabideetan, baita Espainiakoetan ere, ozen eta era hanpatuan nabarmendu ziren horietako asko, eta horri buruzko erreferentzia egin nahi izan zuen Matutek. «Konturatuko zineten hauteskunde kanpaina honetan dagoen zarataz. Dagoeneko lortu dute Euskal Herrira ekartzea Madrilgo politikaren alderdirik txarrena; zarata, eztabaida antzuak, herritarrei inporta ez zaizkien eta ezer ekartzen ez duten liskarrak», deitoratu zuen.

EH Bilduren jarrera bestelakoa dela esan zuen. «Jendea kezkatuta dago eta soluzioak eskatzen ditu etxebizitzaren arazoa konpontzeko, Osakidetzarako, bizitzaren garestitzerako, pentsioetarako...». Kezka horiei begira gobernatu nahi dutela argudiatu zuen, eta horren aldeko apustu irmoak ezberdintzen dituela gainerako taldeetatik.«Izan ere, zarata ateratzen dute konponbideez ez hitz egiteko. Zarata egiten dute betikoek betikoa egiten eta betikoei laguntzen jarrai dezaten».

Boz hauetan sakoneko aldaketak lortzen badira, «boterearen talaietan» beti «kapitalaren» alde egiten duten egiturak beste norabide batera begira jartzeko ahalegina egingo dutela defendatu zuen, eta etxebizitza arloan lege berri bat ontzeko EH Bilduk Madrilen hitzartu duen akordioa jarri zuen adibide gisara.
«Indarrez nator, maite dudan Irun hau delako», kemena erakutsiz hasi zuen bere hitzaldia Iriartek. Eta hilaren 28an koalizioak lor ditzakeen emaitza onen gaineko esperantzak ez direla ameskeria bat defendatu zuen: «Esku-eskura daukagu». Gipuzkoan EH Bilduk emaitza on bat lortzea erabakigarria dela gogoratu zuen. «EH Bildu indartsu bat ezinbestekoa da Gipuzkoa gaurkotzeko hasi dugun biderako. Irunen erabakigarriak izatea EH Bilduk lortuko dituen emaitza onak berrestea da», esan zuen. «Ez da etorkizuneko akordiorik egongo Irunen EH Bildu gabe».

Aurrera egiteko

Boz hauetan galdera «sinplea» egin behar dela uste du Iriartek: «Aurrera egin eta hobetu, ala egonean egotearekin konformatu. Izan ere, EAJk eta PSEk haien statu quo mantentzeko formuletan nahi gaituzte». EH Bildu «ezberdinen arteko akordioak» lortzeko prest egongo dela esan zuen, eta bide horretan aurrera egiten ez bada «Gipuzkoa eta Irun gutxi batzuen interesen eta eskuetan» geratuko dela.

Gipuzkoako Foru Aldundirako dituen asmoei begira, osasun sistema indartzeko aldaketak bultzatzea, eta tokiko merkataritza sustatzea; Bidasoalderako bi alorretako egitasmoak dituztela nabarmendu zuen. Denak ere, «bidelagun» aski sendoen laguntzari esker bideratu ahal izango dituztela pentsatzen du, eta erantzun berriak ematea ezinbestekoa dela. «Galdera berriak ditugu mahai gainean, eta ezin zaie erantzun zaharrik eman; erantzun berriak behar ditugu». Erantzunak «lidergo konpartitu batetik» bilatu behar direla argi du: herritarrei hitza emanda.

Oihana Brionesek hirira begirako proposamenak azaldu zituen, zentzu berean: «Irun jendearekin, elkarteekin eta auzoekin eraikikiko dugu». Mugikortasunaren arloko proposamena egin dutela esan zuen, tokiko merkataritza ere sustatu nahi dutela, eta osasun zerbitzu hobeen alde ariko direla. Horien alde egiteko talde «prestatua» direla uste du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Andoni Ortuzar eta Idoia Mendia, aurtengo otsailean, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketaren urteurren ekitaldian, Gasteizen. ©DAVID AGUILAR / EFE

EAJk eta PSE-EEk «gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek koalizio gobernuak eratzen lagunduko dute foru aldundi eta udal guztietan. Itunak ez du aipatzen instituzio jakinik, eta ez du argitzen zer jarrera hartuko duten PPren babesa behar dutenean

Maria Txibite, Zurekin Nafarroako ordezkariekin batzartu aurretik. ©J. M. / FOKU
Iriarte: «Gipuzkoan oraindik ez dago ezer idatzita»
<em>Egunkaria</em>-ren itxieraren 20. urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Madrilgo La Maliciosa ateneoan. ©J. DANAE / FOKU

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki, Berriemaile berezia

Zenbait gizarte mugimenduk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute Madrilen. Javier Gomez Bermudez, auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua, solasean aritu da Martxelo Otamendirekin, 'Egunkaria'-ko zuzendari ohiarekin. Epaileak nabarmendu du «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela 'Egunkaria' ixtea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...