Ezbeharra

Beasainen 30 urteko gizon bat hil da, tren batek harrapatuta

07:30 aldera gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Beasaingo (Gipuzkoa) tren geltokia, artxiboko irudi batean. BERRIA
2023ko maiatzaren 14a
10:57
Entzun

Beasaingo (Gipuzkoa) tren geltokian 30 urteko gizon bat hil da gaur goizean, trenak harrapatuta, 07:30 aldera. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, baina oraingoz ez du xehetasun gehiago eman.

Tren zerbitzua ez da eten, baina Donostiako noranzkoan hogei minutu inguruko atzerapenak izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.