Futbola

Eibar Lehen Mailara igo da

Armaginek iaz galdu zuten maila, eta aurten berreskuratu dute. Osasunak kanporaketak jokatu beharko ditu Deportivo, Granada eta Cacereñorekin batera.

Eibarrek jokalariak igoera ospatzen, gaur, Granadan (Espainia). SD EIBAR
Paulo Ostolaza.
2023ko maiatzaren 14a
15:13
Entzun

Berriz ere Lehen Mailako taldea da Eibar. Azken jardunaldira igoera zuzena lortzeko aukerekin heldu dira Deportivo, Osasuna eta Eibar, eta, izandako emaitzei esker, armaginek igoera ziurtatu dute. Granadan 0-1 irabazi du Eibarrek; Deporrek hutsean berdindu du Logroñon, eta Osasunak 1-0 galdu du Cacereñoren aurka.

Beraz, horrela geratu da sailkapena: lehen postuan, Bartzelona B, 59 punturekin —ezin du Lehen Mailara igo talde horrek—; bigarren, Eibar, 53rekin; puntu berberekin, hirugarren, Deportivo; eta laugarren, 52rekin, Osasuna. Kanporaketa bidez erabakiko da zer beste talde igoko den Lehen Mailara: Deportivo, Osasuna, Granada edo Cacereño.

Iaz jaitsi zen Bigarren Mailara Eibar, eta lehenengoan lortu du Lehen Mailara itzultzea. Aurrez, 2019-2020ko denboraldian lortu zuten igotzea.

Ikusi gehiago:Ane Campos: «Ez dugu besteek baino presio handiagoa zuzenean igotzeko»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.