LAN ISTRIPUAK

62 urteko langile bat hil da Azkoitian, garabi batetik erorita

Hiru metrotik erori zen joan den ostegunean, garabi bat maneiatzen ari zela. 62 urte zituen, eta Montajes Olaizola enpresan egiten zuen lan.

Hainbat sindikatuk joan den utean lan heriotza bat salatzeko egindako elkarretaratzea, Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
inaut matauko rada
2023ko maiatzaren 15a
17:53
Entzun

Azkoitiko (Gipuzkoa) Montajes Olaizola enpresako langile bat hil egin zen joan den ostegunean, istripu bat izan ostean. LAB sindikatuak adierazi duenaren arabera, garabi bat maneiatzen ari zela erori zen langilea, hiru metrotik, eta hil egin zen. Datozen egunetan protesta ekintzak antolatuko dituzte sindikatuek, lan heriotza salatzeko.

LABek adierazi du eraikuntzaren sektorean askotan ez direla betetzen arrisku neurriak, eta horrek sektorean istripu tasa handia izatea dakarrela gehitu du. Patronalak bere interesak langileen interesen aurretik jartzen dituela uste du LABek, eta Eusko Jaurlaritza jarrera horren konplize dela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.