Etxebizitza
Kanporatzeko prozedura abiatuko dute Baionan eraikin bat okupatu duten gazteen aurka
Gazteei etxebizitza bat eskaintzeko okupatu dute, eta 'Maurizia' izeneko proiektu sozial eta kulturala abiatuko dute. Okupatzaileei babesa ematera deitu dute.

Baionan Herriko Etxearena den eraikin bat okupatu duten gazteak kanporatzera joan da Frantziako Polizia arratsalde hasieran. Hori ikusita, gazteei babesa ematera deitu dute. Goizean gazteek hedabideen aurrean azaldu dutenez, proiektuan parte hartzen duten gazteei etxebizitza bat eskaintzeko okupatu dute etxea. Aurkezpen horren aurretik, polizia etxean izan dira okupazioaren berri emateko.
Frantziako Poliziaren bi furgoneta hurbildu dira Ipar Euskal Herriko lur egitura publikoko ordezkari batekin. Barnean direnez ez dituzte bere horretan kanporatzen ahal. Uxer bat etortzekoa da egoera konstatatzera, eta kanporatze prozedura legal bat abiatuko dute @berria pic.twitter.com/GNDM99NzlR
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 16, 2023
Edonola ere, ezin izan dituzte gazteak kanporatu, haiek ez dutela aterik hautsi eraikinera sartzeko. Poliziak joan dira, baina Lurraren egitura publikoko ordezkariak gelditu dira bertan. Okupazioa konstatatu, eta kanporatze prozedura legala abiatuko dute.
Joan da polizia. Okupatzaileek ez dute aterik hautsi eraikinera sartzeko, ondorioz ezin dituzte berehala kanporatu.
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 16, 2023
Lurraren egitura publikoko ordezkariak gelditu dira bertan, uxer baten beha. Okupazioa konstatatu, eta kanporatze prozedura legala abiatuko dute @berria pic.twitter.com/LaniqnZOwN
Duela egun batzuk okupatu zuten eraikina, baina gaur goizean eman dute horren berri. Maurizia izeneko proiektua abiatzeko asmoa dute hor, herritarren arazoei aurre egiteko. Baionako Herriko Etxearena da eraikina, eta, azaldu dutenez, hirigintza proiektu bat du hor. Gazteek, baina, alokairu kontratua egitea eskaini diote herriko etxeari, eraikina hutsa izanen den bitartean erabili ahal izateko.
Ate handi bat ireki da Baionako geltoki ondoko eraikin batean. Ipar Euskal Herriko etxebizitza larrialdiari buruzko ekintza ikusgarri baten berri emanen du berehala gazte talde batek @berria pic.twitter.com/I3ZIAyPuY0
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 16, 2023
Duela egun batzuk okupatu zuten Baionako Herriko Etxearen parean dagoen eraikina. Hedabideei aurkeztu aurretik, polizia etxean izan dira, eta euren ekintzaren berri emateko deklaratu dute poliziarenean. Hedabideen aurrean, gazteek azaldu dute proiektuan parte hartzen duten gazteei etxebizitza bat eskaintzeko helburuarekin okupatu dutela etxea. Alde sozial eta kultural bat izanen du Mauriziak. Gaur eta bihar batzarrak eginen dituzte, eta okupazioan laguntzera eta eraikina antolatzen hastera deitu dute. Igandean herri bazkari bat eginen dute.
Maurizi proiektuak eskaintza kultural bat izanen du auzoko herritarrentzat. Urgentziazko bizitegi bat ere izanen dute, estudio independente bat, beharrean denarentzat. Atherbea eta Diakite elkarteekin lanean aritzeko borondatea dute @berria pic.twitter.com/37lWOK4ycy
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 16, 2023
Mauriziak eskaintza kultural bat izanen du auzoko herritarrentzat. Urgentziazko bizitegi bat ere izanen dute, estudio independente bat, beharrean denarentzat. Atherbea eta Diakite elkarteekin lanean aritzeko borondatea dute.
Etxe hutsen problematika aipatu dute. Baionako herriko etxearena da gaur egun eraikina, eta hirigintza proiektu bat dute hemen. Alokairu kontratua egitea eskaini diote, eraikina hutsa izanen den bitartean erabili ahal izateko @berria pic.twitter.com/b7gQ0N4KR3
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 16, 2023
Okupazioaren berri eman ondoren, gazteak Baionako herriko etxera joanen dira. «Ez gaituzte kanporatuko», erran dute konfiantzaz. Espero dute herritarren babesarekin lortuko dutela barnean irautea. Eraikina biziki egoera onean da.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.