Albistea entzun

LAN ITUNAK

Bizkaiko merkatarien hitzarmena berritu dute, 33 bilera egin ostean

ELAk eta patronalak lortu dute 3.700 langileri eragiten dien hitzarmena berritzeko akordioa. 2023an %12 igoko dituzte soldatak, eta 2026rako %20koa izango da igoera.

Bizkaiko merkatartzako hitzarmena berritzeko sindikatuek egindako protesta, joan den urtean, Bilbon.
Bizkaiko merkatartzako hitzarmena berritzeko sindikatuek egindako protesta, joan den urtean, Bilbon. Aritz Loiola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko maiatzak 17

Bizkaiko merkataritzako lan hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute patronalak eta ELA sindikatuak —gehiengo absolutua du sektorean—; 33 bilera egin behar izan dituzte 2015etik berritu gabe zegoen lan ituna hitzartzeko. 2023tik 2026 amaierara arteko iraupena izango du itunak, eta lehen urtean %12 igoko dituzte soldatak, eta 2024., 2025. eta 2026. urteetan KPI kontsumorako prezioen indizearen araberako soldata igoerak izango dituzte, baita atzerapenak ere. ELAren arabera, 2026an baliteke %20raino ere igotzea soldatak.

Sindikatuaren arabera, saltzaile kategoria duten langileek hilean 1.346,5 euroko oinarrizko soldata izango dute, eta, hitzarmenaren indarraldiaren amaieran, berriz, 1.485,6 eurokoa. ELAren kalkuluen arabera, %20ko soldata igoera izango da hori, aurreko hitzarmeneko soldatekin alderatuta. Online salmentarako beharrezkoak diren teknologiek sortutako lan karga konpentsatzeko plusak ere hitzartu dituzte: 1.000 euroan hasiko dira, eta gutxinaka igoz joango da, 1.100 eurora iritsi arte.

Urteko lanaldia 8 ordu murriztea ere adostu dute, baita udako larunbat arratsaldeetako librantzak, antzinatasuna eta bajen osagarriak mantentzea ere. ELAk adierazi du langileen antolakuntzari eta borrokari esker lortu dela akordioa, eta aurreko hitzarmenarekin alderatuta aurrera egin dela nabarmendu du.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Mitxel Lakuntza, atzo.</b> ELAko buruak aldarrikatu du grebak direla akordio onak lortzeko modurik onena. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Azken bi urteetan oinarrizko elikagaien prezioa %25,2 igo dela kalkulatu du ELAk

I. M. E.

Sindikatuko ikerlarien ustez, Hego Euskal Herriko inflazioa %4,1ekoa izango da aurten. Euskal bankuen mozkinak %50etik gora igo dira
Endika Perez LABeko Ekintza Sozialeko arduraduna eta Igor Arroyo koordinatzaile orrokorra, atzo. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Sozietateen gaineko zerga igotzeko garaia dela esan dio LABek Jaurlaritzari

I. V. G.

Salatu du egungo zerga ereduak langileen zama handitzen duela, eta zerbitzu publikoak ahuldu
Trafikoa Donostiako erdigunean. ©Jon Urbe / Foku

Euro 7 urardotu bat onartu dute EBko gobernuek

Iker Aranburu

Proposamenak ez ditu behartuko autogileak beren ibilgailuen motorren CO2 eta NOx isuriak gutxitzera, baina pneumatikoek eta galgek isuritako partikulak gutxitu beharko dituzte. Europako Parlamentuarekin negoziatu beharko dute orain.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.