Albistea entzun

Futbola

Nekane Diezek futbola utziko du denboraldi amaieran

Oraingoz, 379 partida eta 162 gol: kapitainak hamasei denboraldi eman ditu Athleticen. Bi partida ditu aurretik gutxienez. Bata, larunbatean, etxean; bestea, asteazkenean.

Nekane Diez jokalaria, partida batean.
Nekane Diez jokalaria, partida batean. Athletic Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet -

2023ko maiatzak 19 15:40

«Historia zuri-gorria. Klubeko ikur. Etorkizuneko eredu». 2007ko abuztuan egin zuen debuta Nekane Diez futbol jokalariak Athleticen, 15 urte zituela. Non-eta Txapeldunen Ligako partida batean; Athleticen zela, bere lehen gola orduan sartu zuen. Eta taldearekin «konpromiso hausgaitza» izan du gaurdaino. Debut hartatik hona, hamasei denboraldi igaro dira, eta heldu zaio ibilbide horri amaiera emateko garaia: maiatz honetan, futbola utziko du Diezek, denboraldia amaitzearekin batera. Bi partida ditu aurretik gutxienez: bata larunbat honetan jokatuko dute, Vila-realen aurka, Lezaman; bestea, hilaren 24an, Kopako lauko finaletan, Real Madrilen kontra, Butarque zelaian.

Ez da makala lortu duena. Urte hauetan guztietan, 379 partidatan lehiatu da —jokatzeko dituenak kontuan izan gabe—, eta 162 gol sartu, oraingoz. Gehien jokatu duten jokalarietan laugarrena da, eta gol gehien sartu dutenetan bigarrena. Athleticen 346 partida etxeko txapelketan izan dira, 28 Kopan eta bost Europako txapelketan.

Etxean jokatuko duen azken partida izango da larunbat honetakoa. Klubak zaleei eskatu die joan daitezela Vila-realen aurkako neurketara, Diezek «merezi duen txalo zaparrada eskaintzeko». Jokalaria «erreferentea» izan da «egunez egun elastiko zuri-gorria janztearekin amets egiten duten neska askorentzat», bai lehen urratsak egiten ari direnentzat, bai etorkizunean helduko direnentzat, klubak adierazi duenez. Hurrengo partida etxetik urrun izango du, Leganesen. Horretan gailentzen bada, Kopako hirugarren finala izango du Athleticek.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mikel Merino Realeko jokalaria, baloia astintzear, Inter Milaneko bi jokalariren artean, atzo, Txapeldunen Ligako lehen partidan, Anoetan. ©JON URBE / FOKU

Sufritzeko unean kale egin du

Mikel O. Iribar

Realari eskuetatik ihes egin dio Txapeldunen Ligako lehen garaipenak, Inter Milanekin berdindu eta gero. Brais Mendezek egin du etxekoen gola, eta Lautaro Martinezek banakoa, azken hatsean

 ©AITOR ARRIZABALAGA / EUSKO LABEL LIGA

«Ez dut ikusten nola hobetu daitekeen aurtengo denboraldia»

Pettan Uralde

Iker Zabala oso harro dago Urdaibaik egin duen denboraldiaz. Harrobiaren inguruko auziaz, berriz, esan du «hausnarketa sakona» egin behar dela. Gazteak erakarri behar direla azpimarratu du.
Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek joan den igandean Durangon jokatutako Euskal Kopako partida. IDK-k irabazi zuen txapelketa. ©LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

IDK, Gernika eta Araski, beste behin, onenen artean

Mikel Reina

IDK-k, Gernikak eta Araskik larunbatean ekingo diote denboraldiari. Etxean ariko dira hirurak lehen jardunaldian. Bakoitza bere modura, prest daude lehiari ekiteko.

 ©MANIX DIAZ DE RADA / BERRIA

«Behin harmailetatik sentitu nuena zelaian bizi nahi dut orain»

Beñat Mujika Telleria

Denboraldiaurreko lehenengo partidan min hartu zuen atzelariak, eta zelaira itzuli ezinda dabil oraindik. Realak gaur egingo du debuta Txapeldunen Ligan, Inter Milanen aurka, baina hark ez du jokatuko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.