Albistea entzun

Ingurumena

Kanadako sute handien kea Euskal Herrira ere iritsiko da

Copernicus zerbitzuaren sateliteek datozen egunetarako iragarpena egin dute. Suteek ia milioi bat megatona CO2 aireratu dute.

Kanadako sute handien kea Euskal Herrira ere iritsiko da
Kanadako sute handien kea Euskal Herrira ere iritsiko da

Edu Lartzanguren -

2023ko maiatzak 19

Sute handiak piztu dira egunotan Kanadako iparralde Alberta eskualdean. Horien gasak datozen egunotan noraino helduko diren kalkulatu du Copernicus satelite sareak, eta Euskal Herrian ere izango direla iragarri du. Ikusi beharko gizakiek sumatu moduko kontzentrazioan heltzen diren.

Kanadan eta Errusia iparraldean sute asko piztu dira azken asteotan. Asko lagundu dute horretan ipar hemisferioan tenperaturak batez beste baino epelagoak izatea garai honetarako, eta hezetasuna normalean baino txikiagoa. Baso ugari sutan daude Kanadan maiatzaren 4tik. Joan zen asteazkenean 90 sute zeuden piztuta, eta horietako 23 kontrolez kanpo zeuden. Europako Batasuneko Copernicus egitasmoko Atmosfera Behatzeko Zerbitzuak datozen bost egunetarako estimazioa zabaldu zuen atzo.

Ondorioztatu dutenez, Atlantikoa zeharkatuko dute ke lainoak, eta gas kontzentrazio handiak helduko dira Europa iparraldera eta Eskandinaviara. Baina kea Euskal Herrira ere helduko dela ikus daiteke estimazioan. Horrez gain, hegoaldetik, Saharako hautsa zabaltzen ari da iparralderantz, baina, batez ere, Mediterraneo aldera.

Datu esanguratsu bat plazaratu du sareak: Albertak aurten dagoeneko 10 megatona karbono dioxido aireratu du, hau da, han 2019ko maiatzean gertatu ziren suteen adina CO2 jaurti du atmosferara jada. Orduan 880.000 hektarea erre ziren, eta Europaraino heldu zen kea.

Errusian, Kazakhstanen eta Mongolian ere sute handiak gertatzen ari dira egunotan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ainu etniako hainbat kide dantza tradizional bat egiten, Kimitsu mendietako egoitza batean, Tokiotik 60 kilometrora, artxiboko argazki batean. ©E. K. BROWN / EFE

Hokkaidoko indigenen susperraldia

Josep Solano

Ainu herriak gutxienez bi mila urte daramatza Japonia iparraldeko eta Asia ekialdeko uharteetan; baina Tokioko gobernuak orain aitortu du komunitateak «hizkuntza, erlijio eta kultura propioak» dituela.

Volodimir Zelenski, herenegun, agerraldi batean. ©EFE

Zelenskiren arabera, Ukrainako indarrak kontraerasorako prest dira

Igor Susaeta

Ukrainako presidenteak adierazi du uste duela «arrakastatsua» izango dela. Beste hiru lagun hil dituzte Errusiako Belgorod eskualdean

Protestak Tbilisin, hegaldiak berrezarri zituztenean. ©ZURAB KURTSIKIDZE / EFE
Ezbeharra Balasore hiriko geltokian, drone batetik hartutako irudian. / ©Indiako Hondamendien Bulegoa - EFE

Gutxienez 288 pertsona hil eta 800 zauritu dira Indian, tren istripu batean

Jon Ordoñez Garmendia

Trena bat bidetik atera da eta beste tren batek jo du ondoren. Mende honetan Indian izan den tren istripu larriena izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.