Albistea entzun

Dario 15-22 Elordi

Aitor Elordik jokatuko du buruz buruko finala

Mallabikoak 15-22 irabazi dio Dariori, neurketarik onena jokatu gabe. Altuna III.aren aurka lehiatuko da finalean.

Aitor Elordi, gaur, Ogeta pilotalekuan (Gasteiz).
Aitor Elordi, gaur, Ogeta pilotalekuan (Gasteiz). Endika Portillo / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2023ko maiatzak 21 09:48

Aitor Elordik jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala Jokin Altunaren aurka. Aspeko pilotariak Dario Gomezi irabazi dio gaur Gasteizko Ogeta pilotalekuan (15-22). Ordezko gisa sartu zen txapelketan, eta finala jokatuko du; Binakako Txapelketako txapeldun ere izan zen aurten. Urte ikusgarria egiten ari da Mallabikoa.

Gaur, Dario baino hobeto sartu da partidan (0-4). Errioxarrari hasieratik nabaritu zaio urduritasuna, eta normalean baino huts gehiago egin ditu. Elordik, partida distiratsua egin gabe, asmatu egin du tantoak gogortzen, eta Dariori gauzak zail jartzen. Hark ez du minik egin sakez, eta asko kostatu zaio tantoak amaitzea. Akats larriak egin ditu, gainera (3-11).

Tantoak pasatu ahala, hobeto jokatzen hasi da Dario. Elordik ere azkar agortu ditu bere hiru hutsarteak, eta fisikoki larri ibil zitekeela zirudien. Pilotariak gero azaldu du «estrategia bat» izan dela hori.

Une batean hirura ere jarri da Dario (12-15). Hor, ordea, bolada onean sartu da Elordi, eta sei tanto egin ditu jarraian (12-21). Azkenean, ezker gantxo ikusgarri batekin heldu da 22ra.

Ekainaren 4an jokatuko du Altunaren aurka, bere lehenengoa. Amezketarra izango da faboritoa; laugarren finala izango du buruz buru. Bi txapel baditu, 2018an eta 2021ean irabaziak.

Ikusi gehiago: Altunak ohitura bihurtu du

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Tigist Assefa, atzo, Berlingo maratoiko helmuga gurutzatzen. ©Filip Singer / EFE

Tigist Assefak maratoiko munduko errekorra hautsi du, aurreko marka bi minutu baino gehiagoan hobetuta

Paulo Ostolaza

Etiopiarrak bi ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka ezarri du Berlinen. Iaz korritu zuen bere lehen maratoia. Aurreko errekorra Brigid Kosgei keniarrak lortu zuen Chicagon, 2019an.

Mikel Oiartzabal bere bigarren gola ospatzen, Realaren laugarrena, gaur Anoetan. ©Javier Etxezarreta / EFE

Beste gol festa bat eta beste garaipen bat Realarentzat

Paulo Ostolaza

Txuri-urdinak 1-2 galtzen heldu dira atsedenaldira, baina markagailua irauli dute bigarren zatian. Kubo, Brais Mendez eta Oiartzabal izan dira golegileak; azken hori bi bider.

Urola Kostako Hitza ©Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a, atzo, garaipena ospatzen.

Hirugarren urtez jarraian, Izeta VI.ak jantzi du Euskal Pentatloi Sariaren txapela

Ihintza Elustondo - Urola Kostako Hitza

Ez da sorpresarik izan VI. Euskal Pentatloi Sariaren finalean, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak jantzi du txapela; emazteari eta semeari eskaini die garaipena. Xabat Olaizola zarauztarra sailkatu da bigarren, eta Xabier Zaldua hirugarren. Aritz Irazabal izan da laugarrena, Ioritz Gisasola bosgarrena, eta Julen Kañamares seigarrena.

Osasunako jokalari Chimy Avila eta Ivan Rakitic Sevillakoa, baloiaren lehian, atzo, Sadarren, Espainiako Ligako seigarren jardunaldian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Frustrazioaren gatibu

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak hobera egin du defentsan, baina ez du asmatu ate aurrean, eta puntu gazi-gozoa lortu du Sevillaren aurka. Nafarrek etxean irabazi gabe segitzen dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.