Martin Amis idazle britainiarra hil da

  Ingelesezko eleberrigile garrantzitsuenetako bat izan zen 1970eko hamarkadatik aurrera.  

Martin Amis idazle britaniarra. ALEJANDRO GARCÍA
Miren Mujika Telleria.
2023ko maiatzaren 22a
15:12
Entzun

Azken hamarkadetako ingelesezko eleberrigile garrantzitsuenetako bat izan zen Martin Amis (Oxford, Ingalaterra, 1949). Hainbat lanen egile da: besteak beste, hamabost eleberri, kontakizun laburrak eta saiakerak argitaratu zituen. Umore eta ironia puntu batez ondu ohi zituen denak. Ibilbide oparoa eginda eta literaturan lorratza utzita zendu da, beraz, 73 urterekin.

The Rachel Papers (Rachelen liburua) eleberria izan zen haren estreinako liburua, 1973an. Handik bi urtera kaleratu zuen bigarrena: Dead Babies (Hildako haurrak). Lehen bi horiekin, irakurle askoren arreta piztu zuen.

Londresko trilogiarekin lortu zuen ospea. Hiru eleberri jaso zituen hartan: Money (Dirua), London Fields (Londresko zelaiak) eta The Information (Informazioa).

Holokaustoak eragindako ondorioak aztertu, eta horiei buruz idatzi zuen bere azken lanetan; Interes gunea eta Denboraren gezia (1991) eleberrietan, esaterako. Satira erabili zuen aurrenekoan, «nazien erregimenaren groteskoa mespretxuz nabarmentzeko», haren hitzetan.

Orain bi urte eman zuen argitara bere azken lana: Inside Story (Barruko istorioa). Autofikzioa landu zuen nobela horretan, eta arrakasta handia izan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.