Uholdeak

Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin biltzeko eskaria egin dute.

Berako herritarrak kaleak garbitzen, larunbatean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko maiatzaren 23a
15:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Urnietako eta Hernaniko (Gipuzkoa) alkateek eta Ereñotzuko (Hernani, Gipuzkoa) ordezkariak eskatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko. Nahi dute Ereñotzuko eta Pagoagako inguruneak hondamendi eremu izenda ditzatela joan den asteburuko euriteek egindako kalteengatik. Izan ere, Nafarroa mendialdean ez ezik, ingurune horretako zenbait bide eta baserritan ere euri jasa handiak izan ziren.

Ikusi gehiago:Urumealdea eta Bortziriak hondamendi eremu izendatzeko bidean dira

Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea, Unai Erroitzenea Ereñotzuko ordezkaria eta Jorge Segurado Urnietako alkatea Arano eta Goizuetako (Nafarroa) alkateekin bildu dira. Bilkura horretan, Gipuzkoako ordezkariek jakin ahal izan dute Nafarroako Gobernuak kontuan izan dituela herritarren eskariak, eta Urumealdea eta Bortziriak hondamendi eremu izendatzeko bidean direla jada.

Hala, Lertxundi, Erroitzenea eta Seguradok diote Hernani eta Urnietan ere izan direla kalteak, eta, hortaz, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuarekin biltzeko eskaera egin dute, Oiarbidek Espainiako Gobernuari eskatu diezaion gune horiek ere hondamendi eremu izendatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.