Albistea entzun

Euskara

Berritzeguneetan lanean hasteko proban aldaketa bat egin du Jaurlaritzak; «ahal bada» egingo da euskaraz

Izangaiek eskatutako lanpostuko gaitasun «espezifiko eta teknikoei» buruz egin behar izaten duten defentsa euskaraz egiteko derrigortasuna kendu du Hezkuntza Sailak; administrazioak esan du motibo «juridikoak» daudela aldaketaren atzean.

Berritzeguneetan lanean hasteko proban aldaketa bat egin du Jaurlaritzak; «ahal bada» egingo da euskaraz
Berritzeguneetan lanean hasteko proban aldaketa bat egin du Jaurlaritzak; «ahal bada» egingo da euskaraz Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko maiatzak 24 07:59

Bi agiri erkatu behar dira aldea ikusteko: lehengo urtekoa, eta aurtengoa. Iazkoa maiatzaren 22koa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Aurtengoa ere harena da, apirilaren 27an egindakoa. Biek helburu bera dute: Berritzegune Nagusian «kolaboratzaile» jarduteko hainbat lanpostu betetzeko deialdia egitea hezkuntza sisteman lanean ari diren profesionalen artean: funtzionarioak izan daitezke, edo lan kontratu finkoa dutenak. Iazkoak hautaketa prozesu horretan derrigorrez euskaraz jarduteko eskatzen zuen; aurtengoak, aldiz, ez.

Prestakuntzan eta hezkuntzaren berrikuntzan laguntzeko zentroak dira Berritzeguneak. Zentro nagusi bat dute, Bilbon, eta eskualdeka arta ematen duten zentro txikiagoak daude gero.

Hezkuntza Sailburuordetzak hala eskatuta egindako ebazpena da. Langile guztiek bete behar dute administrazioak hezkuntzarako eskatutako 2. hizkuntza eskakizuna; horretan ez da aldaketarik. Baina apaltze bat dago propio Berritzegunean lanean hasteko egin behar izaten den ahozko aurkezpenaren gaineko hizkuntza eskarian. «Defentsa euskaraz egingo da», jartzen du iazko ebazpenean. Derrigortasun hori kendu egin dute heldu den ikasturterako egin dutenean. Zera jarri dute: «Defentsa ahal bada euskaraz egingo da».

Lanpostuak betetzeko eskatzen zaizkien gainerako eskakizunez harago, ahozko proba hori da hautaketa prozesuan pisurik handiena duena. «Prozesutik kanpo geratuko dira memoriaren defentsari eman dakiokeen puntuazioaren %50 gutxienez lortu ez dutenak». Gutxieneko puntuazioa gainditu baina hautatuak izan ez diren izangaiei propio onartzen zaie lanpostu bakoitzean sortuko den lan poltsa batean sartzeko aukera. Izangaiek eskatutako lanpostuko gaitasun «espezifiko eta teknikoei» buruz egin behar dute memoria.

Aurreragoko ebazpenak aztertuta, ahozko aurkezpenen eskaririk ez da ageri; izangaiek idatziz egin behar zuten memoria. Iaz, batzordeak eratzen hasi ziren memoriaren «ahozko defentsa» baloratzeko. Memoria horrek «berritzailea» izan behar du, besteak beste, eta helburu eta jarduera ildo nagusiak «argi eta garbi» identifikatu.

Hezkuntza Sailak azaldu du motibo «juridikoak» daudela aldaketaren atzean. Argudiatu du behin ja izangaiei hizkuntza eskakizun bat ezarrita, eta hori betetzen dutela ziurtatuta, legez ezin direla derrigortu probak hizkuntza ofizial bakar batean egitera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
RD-936 errepidea, Beskoitze (Lapurdi) parean. ©BERRIA

Bi lagun hil dira Beskoitzen, trafiko istripuan

Berria

Motorrean zihoazen biak, eta traktore baten kontra talka egin dute. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra.

Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.