Albistea entzun

Etxegabetzeak

Ertzaintza oldartu egin da Erandioko etxegabetze batean

Polizia indarrez sartu da pisuan, eta barruan zeudenak atera ditu. Hainbat lagun elkartu dira etxepean kaleratzea eragozteko. Kaleratuak bost urte daramatza pisu horretan bizitzen.

Manifestariak hustu nahi duten etxebizitzaren parean, gaur, Erandion (Bizkaia).
Manifestariak hustu nahi duten etxebizitzaren parean, gaur, Erandion (Bizkaia). Gedar Langile Kazeta Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2023ko maiatzak 25 15:37

Goizean goizetik, hainbat lagun elkartu dira gaur Erandion (Bizkaia) etxegabetze bat eragozteko. Kaleratzea hainbatetan atzeratu ostean, gaurko zegoen ezarrita behin betiko eguna, 11:00etarako; Polizia garajetik etxebizitzara iristen saiatu denean, istiluak izan dira Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Azkenean, 12:45ak aldera lortu dute etxebizitzako atea ireki eta barruan zeudenak ateratzea, sarrailagile baten laguntzaz.

Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak deitu dute ekintzara. 10:30ak alderako hasi dira protestak, «etxegabetzea gelditu!» oihu artean, eta goizak aurrera egin ahala gero eta handiagoa izan da Ertzaintzaren presentzia. Azkenean, Polizia eraikinaren garajetik sartu da atarira, eta hara sartu dira protestan zebiltzanak ere. Ertzaintza oldartu egin zaie orduan. Protestaren amaieran jakinarazi dutenez, gaur beste etxegabetze bat ere izan da Erandion.

Hustu nahi duten etxea Caixabank bankuaren jabetzakoa da, eta han bizi den gizonak bost urte daramatza bertan. Hala azaldu du etxegabetzearen aurretik Bilboko Kontseilu Sozialistaren Twitter kontuan eman dituen azalpenetan. Aurrez, etxeak beste bost urte zeramatzan itxita.

Ordutik hainbat epaiketa izan ditu; bi irabazi ditu, baina azkenekoa galdu zuen, eta orain «trikimailuen bidez» etxegabetzea aurreratzea lortu dutela esplikatu du.

Udalak bizitzeko beste leku bat eskaini zion Sestaon (Bizkaia), 1902an eraikitako eraikin batean, baina duela hilabete «gune degradatu» izendatu zuen hura EB Europako Batasunak. Argi utzi du berak sekula ez diola esan ezetz aukera horri, baina «zalantza batzuk» argitu nahi izan zituela udaleko ordezkariekin: «Ordaintzeko dirurik ez banuen zer gertatuko zen galdetu nien; ea kalera botako ninduten. Baietz esan zidaten. Hilabete bat aldez aurretik ordaindu behar nuela ere jakinarazi zidaten, zerbitzu guztietan alta emateaz eta aseguru bat kontratatzeaz gain. Esan nien gaur egun ez dudala horretarako adina diru».

Beraz, adierazi du gaur-gaurkoz ez duela beste aukerarik, eta eskerrak eman dizkie gaur etxegabetzea eragozteko elkartu diren guztiei.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gasteizko Udalak gaur eguerdian deitutako protesta ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Ertzaintzak urtarriletik zekien emakumearen bikotekide ohiak urruntze agindua urratzen zuela

Edurne Begiristain

Josu Erkorekak esan du urtarrilean hasi zuela Ertzaintzak ikerketa, bikotekide ohiak urruntze agindua hautsi zuenean, eta maiatzaren 18tik biktimaren arrisku maila aztertzen ari zela.

Alfredo De Miguel, artxiboko irudi batean ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Arabako Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu De Miguelen helegiteak, eta kartzelan sartzeko agindu du

Irati Urdalleta Lete

Ez da behin betiko erabakia: De Miguelek hiru egun ditu erregu helegitea jartzeko.

Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Arantxa Iraola

Abotsanitz taldeak zazpi zinegotzi lortu ditu, eta helburuen artean du alarde «publiko» bat lortzeko urratsak eginez joatea «adostasuna» ardatz hartuta; EH Bilduk esan du bidean lagun izango duela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.