Albistea entzun

Elena Setien, Sara Dowling eta Eri Yamamoto ariko dira Donostiako 58. Jazzaldian

Festibala uztailaren 21etik 25era egingo dute. Mikel Legasak, Arnaud Labastiek, Damir Imamovik eta Albert Marquesek ere joko dute

Eri Yamamoto.
Eri Yamamoto. Tamaina handiagoan ikusi

Miren Mujika Telleria -

2023ko maiatzak 25 13:31

Trinitate plazak, Kursaal auditoriumak, Victoria Eugenia antzokiak, San Telmo museoak, Zurriolako Keler agertokiak eta Garbera merkataritza guneak dagoeneko jakinarazi dituzte 58. Jazzaldiko kartelburu izango diren 36 kontzertuak. Nolanahi ere, ohi moduan, Donostiako Jazzaldiak hiriko txoko guztietara zabalduko du jazza, eta doako kontzertuak emango dituzte tokiko zenbait taldek.

Jazzaren euskal talentuari deialdia zabaldu eta zortzi hilabetera, antolatzaileek erabaki dute zein hamar taldek joko duten Kursaaleko terrazetako agertokietan –Frigo gunean, Fnac gunean eta Nauticool gunean–: Isla hirukotea, Arnaud Labastie hirukotea, Xahu, Motelas, Les Cuisinieres, Lutfi Jakfar Sixth hirukotea, Amaika Rude, Mikel Legasa boskotea, Xavi Maldonado eta David Cid laukotea, eta Kinkfolk.

Talentu gipuzkoarrak

Kantaldi bat gehiago izango da Nautikoko agertokian; Elena Setien donostiar musikagilearena, hain zuzen. Gainera, aurtengo aldian, talentu gipuzkoarrak ere bere lekua izango du. Izan ere, talde hauek arituko dira Katapulta Tour izendatu duten zirkuituan: Bamms, Nakar, Olana Liss eta Ramada Inn.

Gonzalo Encinal piano jotzaileak eta Fran Serrano kontrabaxu jotzaileak goizeko emanaldia egingo dute uztailaren 21ean, San Martin merkatuan. Hurrengo egunean, berriz, Aitor Marimon (gitarra) eta Rodrigo Lauroba (saxofoia) bikotea ariko da oholtza berean.

Bestalde, Eri Yamamotok kontzertu bat emango du afaltzeko garaian Maria Cristina hoteleko Ibaia aretoan. Uztailaren 23an izango da hori, iluntzeko 20:30ean. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko jaialdiaren webgunean, 80 euroan.

Freedom First

Jazzaldiak Freedom First izeneko ziklo berria aurkeztuko du Victoria Eugeniako Klub aretoan, uztailaren 24an eta 25ean, 20:00etan. Bertan, Albert Marques piano jotzaile kataluniarrak Keith LaMar Estatu Batuetako presoarekin batera grabatutako disko berria aurkeztuko du. Marques eta bere hiru musikariak oholtza gainean egongo dira, eta, distantziatik, grabazioen bidez entzun ahal izango da LaMarren ahotsa; ziegatik, zuzeneko konexioan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Iruñeko Gazteluko plaza, 2022ko uztailaren 6an, Carlos Jean DJa ari zelarik. ©Rodrigo Jimenez, EFE

Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez.

Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...