Albistea entzun

Pompeloko Togaduna erosteko akordio bat lortu du Nafarroako Gobernuak

Iberiar penintsulan brontzezko bi estatua togadun bakarrik aurkitu dira, eta Pompelokoa da horietako bat

Ponpeloko Togaduna
Ponpeloko Togaduna Nafarroako Gobernua Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko maiatzak 25 13:39

Nafarroako Gobernuak 620.000 dolar ordainduko ditu Pompeloko Togadunarengatik –575.000 euro inguru–. Iberiar penintsulan brontzezko bi estatua togadun bakarrik aurkitu dira, eta Pompelokoa da horietako bat. Iruñean aurkitu zuten, 1895ean. Estatuaren kokalekua ezezaguna izan zen 2015 bitarte, Ipar Amerikako bilduma partikular batean aurkitu zuten arte, zehazki. Iaz, Nafarroako Gobernuak jabearekin bi urterako gordetze akordio bat sinatu zuten. Ekainaren 17an jarri zuten ikusgai Nafarroako Museoan, eta geroztik joan den hilabetera bitarte 50.000 lagunek ikusi zuten.

Gaur egin dute prentsaurrekoa albistea jakinarazteko, eta bertan izan dira Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria, Ignacio Apeztegia Vianako Printzea Erakundeko Kultura zuzendari nagusia, eta Susana Irigarai Museoen Zerbitzuko zuzendaria. Esnaolak azaldu du Togaduna erosteak «aukera emanen diela herritar guztiei hartaz gozatzeko, eta espezialistei haren ezaugarriak aztertzeko». Eta horrek lagunduko diela «iragana hobeto ulertzen eta ezagutzen». Jabearen «eskuzabaltasuna eta prestasuna» eskertu ditu, «bi urtez pieza kontraprestaziorik jaso gabe museoan uztea onartu» baitzuen.

Apeztegiak ere eskerrak eman ditu: «Gure historiako hain pieza baliotsua erostea posible izan da pertsona eta erakunde askoren orainaldiko eta iraganeko esku hartzeari esker. Izan ere, oso zaila da horrelako pieza baterako merkatu prezioa zehaztea, ia bakarra baita bere generoan». Zehazki, eskultura eskuratzeko prozesu guztiaz arduratu da Kultura eta Kirol Ministerioaren Espainiako Ondare Historikoko Ondasunen Kalifikazio, Balorazio eta Esportazio Batzordea.

Bi estatua bakarrik

Bi dira Iberiar penintsulan aurkitutako brontzezko togadunak: Periatekoa eta Pompelokoa. Lehenbizikoa Granadako Arkeologia eta Etnologia Museoan dago, eta bigarrena, Nafarroako Museoan. Pompeloko Togadunaren berezitasunak aztertzeke daude oraindik. Hala ere, horiek argitzeko Nafarroako Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkarrekin ari dira lanean. Zehazki, estatuaren alderdi hauek ezagutu nahi dituzte: fabrikazio teknika, kontserbazio egoera, materialaren jatorria, egindako zaharberritzeak, eta polikromia hondarren presentzia. Horrez gain, Museoen Zerbitzuak estatuaren 3D argazkia atera du, haren azterketak eta zabalkundea errazagoak izan daitezen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Iruñeko Gazteluko plaza, 2022ko uztailaren 6an, Carlos Jean DJa ari zelarik. ©Rodrigo Jimenez, EFE

Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez.

Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.