Udal eta foru hauteskundeak

Politika klimatikoak Gipuzkoako agendan jarri dituela aldarrikatu du PSE-EEk

Jose Ignacio Asensiok komunitate energetikoak aldarrikatu ditu, eta Jose Antonio Santanok, Irungo Artiako kanalaren birnaturalizazioa.

Asensio, Santano eta Ribera, gaur, Irunen. GORKA RUBIO / FOKU
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko maiatzaren 25a
16:39
Entzun 00:00:0000:00:00

«Gobernuetan gaudenean, sozialistok politika klimatikoak agenda sozialean eta politikoan jartzen ditugu». Hori izan da Jose Ignacio Asensiok, PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, gaur helarazi nahi izan duen mezua. Irungo (Gipuzkoa) Osinbiribil parkean egindako ekitaldian, Bidasoa ibaiaren ertzean, harekin izan ditu gaur goizean Teresa Ribera, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko ministroa, eta Jose Antonio Santano, Irungo alkategaia.

Asensio Ingurumen diputatua da Gipuzkoako Foru Aldundian, eta nabarmendu du postu horretan egon den bitartean klima aldaketaren aurkako borrokaren «abangoardian» kokatu duela Gipuzkoa. Udalerri ugaritan bultzatutako komunitate energetikoen sorrera goretsi du, besteak beste. Azaldu du komunitate horiei esker 8.000 familiak %30 gutxiago ordaintzen dutela energiaren faktura.

Irungo alkategaiak, berriz, martxoan Espainiako Gobernuaren eta Irungo Udalaren artean egindako akordio bati eman dio garrantzia; Artiako kanala birnaturalizatzeko proiektuari, alegia. Esan du urte askotan Bidasoari «bizkarra» eman ostean, hari begira jarri duela Irun.

Riberak ere proiektu hori nabarmendu du, eta Asensio eta Santano goraipatu ditu. Adierazi du trantsizio ekologikoa bultzatzerako orduan, «oso aktiboak eta eraginkorrak» izan direla bi sozialistak.

Hirurek esan dute «eraginkorra» izan dela Espainiako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundien eta Irungo Udalaren arteko harremana, «sozialistei esker».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.