Palestina

Israelgo kolono batek palestinar bat hil du

Militarren arabera, «terrorista bat» Zisjordaniako kolonia batean sartu da, labana bat eskuan zuela, eta tiro egin diote.

Israelgo armadako bi soldadu, Hawaran (Zisjordania), palestinar bat atxilotzeko operazio batean, martxoan. ALAA BADARNEH / EFE
2023ko maiatzaren 26a
14:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Israelgo kolono batek palestinar bat hil du gaur goizean, Zisjordanian. Militarrek esan dute «terrorista bat» Tene Omarim kolonia juduan sartu dela —Hebron hegoaldean—, labana bat eskuan zuela, eta, orduan, tiro egin dio zibil batek, zeina koloniako segurtasun taldeko kide den.

Hilketa sinagoga baten inguruan gertatu da —otoitz egiten ari ziren orduan—, eta, horren ondoren, armadak etxera itzultzeko deia egin die herritarrei. Gerora, Israelgo hedabideek argitaratu dute hildakoa 28 urteko gizon bat dela.

Zisjordanian ere, 178 lagunek hango komunitate batetik atera behar izan dute egunotan, kolono juduen «indarkeriarengatik», besteak beste. Nazioa Batuen Erakundearen Lurralde Palestinar Okupatuetarako koordinatzaile humanitario Yvonne Hellek gaur salatu du Israelen presioak eta eraikinen eraisteak kolpe «handia» direla palestinarrentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.