Albistea entzun

Donostiako gizon bat koman dago Burgosen, ultraeskuindar batzuek eraso eginda

Naiz egunkariak jakinarazi duenez, 44 urteko gizonezko bat Soriara joan zen bart, Numantziaren eta Cornellaren arteko partida ikustera, lagun batzuekin. Gizonaren bikotekideak jakinarazi du Burgosko ospitalean dagoela.

Sare sozialetan zabaldutako bideo batean agertu dira istiluetako batzuk, Los Pajaritos estadioaren kanpoaldean.
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean agertu dira istiluetako batzuk, Los Pajaritos estadioaren kanpoaldean. Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 28

Los Pajaritos estadioaren kanpoaldean gertatu zen, Jose de Tudela kalean, atzoko 17:30 baino lehenago. Ordu horretan hastekoa zen etxeko taldearen eta Cornellaren arteko futbol partida. Ultraeskuindar batzuek jo egin zuten Donostiako 44 urteko gizon bat. Gizonak konortea galdu zuen, eta ospitalera eraman zuten.

Espainiako Gobernuak Sorian duen gobernuaren ordezkaritzak adierazi zuen «arin zaurituta» zegoela gizona, baina haren bikotekideak ukatu egin du, Naiz agerkarira deituta. Bikotekidearen arabera, ez dago arin zaurituta: medikuek koma eragin diote gizonari, burezurrean haustura bat duelako, eta belarriko hezur batean beste haustura bat. Gainera, kolpeak ditu.

Gizonaren bikotekideak adierazi duenaren arabera, ultraeskuindarrak taberna batera sartu ziren, eta bertan zeudenei kolpeka hasi zitzaizkien. Haren senarra lurrean botata eta odoletan utzi zuten. Erasoa jasan zuenean, Donostiako eta Cornellako (Herrialde Katalanak) bi lagunekin zegoen gizona.

Bikotekideak azaldu du, bestalde, Espainiako Poliziarekin harremanetan jarri dela, atestatuan gehitu dezaten senarra larri zauritutakoen artean dagoela. Poliziak osasun agiriak aurkezteko eskatu dio.

Soriako Gobernu Ordezkaritzara deituta, gizon horren osasun egoera zein den ez dakitela adierazi diote BERRIAri. Ospitalera eraman zutela besterik ez dakitela. Los Pajaritos kanpoko istiluengatik bi pertsona atxilotu zituzten larunbatean. Epailearen aurretik igaro ostean, aske utzi dituzte.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Azaroko manifestazioa deitzeko egin duten agerrialdia gaur, Bilbon. / ©Aritz Loiola / FOKU

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak

Arantxa Iraola - Olatz Silva Rodrigo

Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien gaineko kezka azaltzeko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi dute gaur, Kontseiluak deitutako agerraldi jendetsu batean: 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat'

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Arantxa Iraola

Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deia; sektore publikorako urriaren 25erako eta abenduaren 19rako eginda dauden deialdiez gain, beste bat gehitu nahi izan dute propio hezkuntzarako

Gaur goizean egin dute lehenbiziko protesta erizainek, Txagorritxun. ©Maixa Utrera Puelles

Txagorritxuko erizainek protesta egin dute, Osakidetzak larrialdietako ebakuntzetan egingo duen murrizketagatik

Maixa Utrera Puelles

ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak «bere kasa» hartu duela erabakia, eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Txagorritxuko ate nagusian.

Larunbatean Araian bildu ziren osasun publikoaren aldeko plataformetako kideak. ©BERRIA

Azaroaren 11n osasun sistema publikoaren alde egitera deitu dute

Edurne Begiristain

Herri plataformek manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.