Albistea entzun

Hizkuntza eskubideak

Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei

Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.

Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean.
Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko maiatzak 29

Iazko azaroan, suhiltzaile ugarik oposizioak egin zituzten Gipuzkoan eta Araban. Arkautiko (Araba) Akademiak antolatu zituen azterketa horiek, eta parte hartzaileei ez zien eskaini probak euskaraz egiteko aukerarik, ELA sindikatuak salatu duenez. Parte hartzaile batzuek proba psikoteknikoa euskaraz egin nahi zutela adierazi zieten oposizioen antolatzaileei, baina haiek ez zieten aukera hori eman, eta gaztelaniaz egin behar izan zituzten probak. Gainerako probak —teorikoa, adibidez— ere gaztelaniaz egin zituzten partaide guztiek. «Ikasketa material gehiena gaztelania hutsez egonik, gaztelaniaz egitera behartuta ikusi zuten beren burua», salatu du sindikatuak. Izan ere, azterketa horiek ez daude euskaraz homologatuta.

Hainbat suhiltzailek Arartekoari kexa bat helarazi zioten, eta hark ebatzi du suhiltzaile oposizioetako probak euskaraz homologatuta ez egoteak euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen dituela. ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan, gertatutakoa «berdintasun printzipioaren eta hizkuntza eskubideen kontrakoa» dela argudiatuta. «EAEn euskara zein gaztelania hizkuntza ofizialak izanda, oposizio publiko batean aukerako hizkuntza erabili ezin izatea hizkuntza eskubideen urraketa larria da». Horregatik, ELAk Arkautiko Akademiari «exijitu» dio euskaraz egin ezin izan zituzten azterketako atalak baliogabetzeko, eta kalifikazioa moldatzeko. Azterketa psikoteknikoa euskaraz egiteko eskatu zuten, eta horiek berriro egiteko aukera izan dezaten ere eskatu du, «eskatutako hizkuntzan».

«Berez oposizioa prestatzea zaila baldin bada, administrazioak eragindako estres linguistikoak are zailagoa egiten du», adierazi du ELAk.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Clement Pottier eta Barthelemy Mottay. ©GUILLAUME FAUVEAU

«Hezkuntzan dauden arazoak kukutzeko, polemika faltsuak sortzen dituzte»

Oihana Teyseyre Koskarat

Frantziako Hezkuntza ministro berri Gabriel Attal «komunikatzaile hutsa» dela salatu dute. Uste dute hezkuntza «gaizki» doala, eta Frantziako Gobernuak polemika «erreakzionarioak» sortzen dituela aterabideak eman ordez.
Jokin Bildarratz Hezkuntza Batzordean, artxiboko irudian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Bildarratzek dio ez dagoela «interes gatazkarik» eskola garraioaren aferan

Edurne Begiristain

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean azalpenak emateko agerraldia eskatu du sailburuak. Auziari buruzko datuak eman ditu
Larunbatean Araian bildu ziren osasun publikoaren aldeko plataformetako kideak. ©BERRIA

Azaroaren 11n osasun sistema publikoaren alde egitera deitu dute

Edurne Begiristain

Herri plataformek manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Bingen Zupiria, Eva Ferreira eta Eneko Agirre, atzo, Donostian. ©BERRIA

Adimen artifiziala euskarara irits dadin lanean ari da Hitz Zentroa

Xabier Martin

Jaurlaritzak 1,68 milioi euro eman dizkio EHUko zentroari teknologia berriak iker ditzan, euskara sustatzeko errealitate digitalean. Datu bilketa masiboa abiatzeko deia egin dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.