Prezioak

Inflazioa %3,2ra apaldu da maiatzean Espainian

Azpiko inflazioak ere bost hamarren egin du behera, %6,1eraino.

Barazki eta fruitu denda bat Madrilen. JAVIER LIZON / EFE
Irune Lasa.
2023ko maiatzaren 30a
10:03
Entzun

Kontsumo gaien prezioen garestitzea moteldu egin da maiatzean Espainian, herrialdeko KPIaren datu aurreratuak erakusten duenez. Bederatzi hamarren jaitsita, 2021ko uztailaz geroztiko maila apalenean kokatu da urte arteko inflazioa, %3,2an. Indizea beherantz bultzatu dutenak, batez ere, argindarraren eta erregaien salneurriak izan dira, iaz biak asko garestitu baitziren.

INEren arabera, elikagaiek ere izan dute eragina inflazioaren apaltzean, haien prezioak ez duelako iazko maiatzean bezainbeste egin gora.

Maiatzean beherantz egin arren, oso goian dago oraindik azpiko inflazioa, erregaiak eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena. Bost hamarren jaitsi da, %6,1eko tasaraino, eta horrek erakusten du inflazioa ez dela berehalakoan jaitsiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.