Albistea entzun

Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi duela iragarri du

PSNko Iruñeko alkategaia harremanetan jarriko da Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin, aginte makila hartzeko asmoz. EH Bilduko Joseba Asiron ez du babestuko, euskararekin «inposizioan aritu zelako».

Elma Saiz PSNko Iruñeko alkategaia.
Elma Saiz PSNko Iruñeko alkategaia. AITOR KARASATORRE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko maiatzak 30 07:05

Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi du. PSNko hautagaiak aurretik ditu eserlekuetan UPNko eta EH Bilduko hautagaiak: PSNk bost zinegotzi atera ditu M-28ko hauteskundeetan; EH Bilduk, zortzi; eta UPNk, bederatzi. Baina hirugarren indarra izanda ere, Saizek argi helarazi du Iruñeko aginte makila nahi duela eta, horretarako, Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin negoziatuko duela. Saizek ez du esan koalizioa abertzalearekin negoziatzeko asmoa duenik, baina, edonola ere, EH Bilduren babesa beharko luke alkate izateko.

PSNko hautagaiaren nahiak EH Bilduko alkategai Joseba Asironen helburua ez betetzea ekarriko luke, koalizio abertzaleak Iruñeko aginte makila espero duelako, hain zuzen, PSNren aldeko ekarpenarekin. Oraingoz, ordea, Saizen asmoak oso bestelakoak dira. «PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak babes sozial handiagoa daukate EH Bilduk baino», esan du, eta erantsi hiru talde horiek koalizioak baino mila boto gehiago atera dituztela. Hori dela eta, Geroa Baiko alkategai Koldo Martinezi eta Zurekin Nafarroako alkategai Txema Mauleoni deituko die, «udal gobernu bat eraikitzeko, elkarrizketarako gobernu bat, elkarbizitzarako, gobernu aurrerakoi bat».

Euskara eta ikurrina

Saizek argi esan du ez diela alkatetza emango ez UPNri ez EH Bilduri. «Eskuinaren eta independentismoaren alternatiba gara. Gaur bertan hasiko naiz udala eratzeko lanean». Ea EH Bilduren babesa espero duen galdetu diote PSNko alkategaiari, eta erantzun du «pausoz pauso» joan nahi duela, baina zehaztu du Nafarroako Gobernuan «onuragarria» izaten ari dena, «formula esportagarria» dela Iruñeko Udalera.

EH Bilduri babesa zergatik ukatuko dion ere azaldu du Saizek; haren arabera, Asiron alkate izan zenean «inposizioan» aritu zen «euskararekin». Haurreskolak eta udal lantaldea aipatu ditu euskararen «inposizioarekin» lotzeko. Uztailaren 6an ere udaletxeko balkoian ikurrina altxatu zuela gogoratu du PSNko alkategaiak, eta hiriko «bost eskolatan hizkuntza eredua» aldatu nahi izan zuela azpimarratu du, euskararekin lotutako beste hainbat osagairen artean. Finean, Saizek uste du Asironek ez zuela «aniztasuna elkarbizitza bihurtu».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu, Nueva Economia foroan, gaur. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

«Gizartearen ezinegona artifizialki elikatzen dutenak» salatu ditu Urkulluk

Gotzon Hermosilla

Nueva Economia foroan egindako hitzaldian esan du horrelako jarrerek ateak zabaltzen dizkietela «populismoari eta demagogiari».

Atzoko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean. Goian, memoria elkarteetako gonbidatuak. ©E. PORTILLO / FOKU

Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Xabier Martin

PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztiek onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea, Gasteizko ganberan. 1936tik 1978ra arteko biktimei eragingo die
Maiorga Ramirez, apirilean egindako agerraldi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Epaitegiak hamabost egun eman dizkio EAri kanporatutako kideak berriz onartzeko

Iosu Alberdi

EAko Nazio Batzorde Eragileak iaz onartu zuen Maiorga Ramirezi eta beste lau alderdikideri afiliazioa lau urterako etetea.

Ernaik Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren alde antolaturiko manifestazioa. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Barbadoren eta Zelaiaren epaia «lekuz kanpo» dagoela dio Sarek

Iosu Alberdi

Amurrion eta Gasteizen mobilizazioak egon dira, Ernaik deituta. Ankerkeria Stop plataformak biharko manifestaziora deitu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...