Istripua

Kamioilari bat hil da A-1 autobideko istripu batean, Agurain parean

Kamioi baten eta bi autoren arteko istripua izan da. Bi noranzkoetan moztuta dago autobidea.

A-1 autobideko istripua. TES ARABA
2023ko maiatzaren 31
17:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Kamioi baten eta bi autoren artean istripu bat gertatu da asteazken arratsaldean A-1 autobidean, Agurain (Araba) parean, Gasteizko noranzkoan. Kamioi gidaria hil egin da; 61 urte zituen. Beste bi pertsona larri zauritu dira ezbeharrean, eta Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eta Santiago ospitalera eraman dituzte.

Istripuan kamioiaren kabinak su hartu du, eta ke handia eragin du; ondorioz, autobidea bi noranzkoetan moztu behar izan dute. Auto anitz pilatu dira, eta trafikoa A-3138 bidetik desbideratu dute. Ezbeharraren lekura bertaratu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak.

Sindikatuen zenbaketaren arabera, 24 behargin hil dira aurten, eta horietatik bost kamioilariak ziren. A-1eko inguru horretan aurten izandako bigarren istripu hilgarria izan da. Joan den urtarrilean 54 urteko kamioilari ukrainar bat hil zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.