Albistea entzun

Elkartasunak Eraiki sareak Maurizia proiektuaren eredua goraipatu du

Etxegarairekin bilkura egin dute Maurizia-ko kideek. Uztailaren 6an aztertuko dute kanporatze prozedura gelditzeko helegitea

Lehengo astean ere jo zuten Etxegarairengana Mauriziakoek
Lehengo astean ere jo zuten Etxegarairengana Mauriziakoek Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko maiatzak 31 18:17

Elkartasunak Eraiki sareak trantsizio hirigintzari buruzko «azterketa eta gogoeta serios» bat abiatzeko eskatu du. «Baliagarria, egokia eta etikoa izan daitekeen aukera berri bat sor lezake, aldi baterako erabilgarri diren lurren erabilpena optimizatzeko,  gizarte bokazioa duten lurraldeko proiektuen zerbitzuko», adierazi dute agiri batean. Zentzu horretan, Baionako Santa Ursula karrikako 16. zenbakian eraikin bat okupatu duten Maurizia proiektuko gazteen eredua goraipatu dute, eta adierazi dute tokiko instituzioen eta elkarteen eskura egon daitekeen «alternatiba interesgarri bat» bilaka daitekeela.

Maurizia proiektuari egindako aitortza horrek ez du garrantzia txikia, Ipar Euskal Herrian gizarte elkartasunaren arloan ari diren egitura nagusiek osatzen baitute Elkartasunak Eraiki sarea. Kide dira, besteren artean, Atherbea, Alda, Gurutze Gorria, Abbé Pierre fundazioa, Langile Gazteen Etxea edota Sokorri Katolikoa. Instituzio publikoekin elkarlanean aritu ohi diren elkarteak dira gehienak.

Atzo, Maurizia proiektuko kideekin bildu ziren, eta haien iritzia «baieztatu» zuen: «Etxebizitzaren krisiari erantzuteko eta Ipar Euskal Herrian dimentsio soziokulturala sustatzeko modelo serios berri bat irekitzen du». Azpimarratu dute okupatzaile gazteek borondatea dutela haien presentzia «baimentzeko», eta urrats hori ezinbestekoa dela espazio hori biziarazteko. Horretarako izan daitezkeen tresna juridikoak ere aipatu dituzte agirian. «Espero dugu aterabide baikor bat aurkituko dela Maurizia proiektuarentzat. Adi egonen gara bilakaerari buruz».

Etxegarairen esku

Baionako Auzitegiak kanporatzeko agindua emana du, baina gazteak  entzun gabe hartu zuen erabakia. Defentsarako eskubidea aldarrikatuta jarri duten helegitea uztailaren 6an aztertuko dute. Anartean, edonoiz kanpora ditzakete.

Gaur goizean, Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariarekin bildu ziren gazteak proiektua aurkezteko. Bi eskaera egindizkiote: EPFL egiturak helegitea aurkeztu bitartean kanporatze prozedura etetea, eta alokairu kontratu baten bidez haien egoera baimentzea. Bilkuraren ondotik, Claude Olive EPFLko presidentearekin bazkaltzekoa zen Etxegarai. Gazteek argi dute: «Gelditzekotan Etxegaraik gelditu dezake».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kilometroak jaiaren une bat, gaur, Errenterian (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian

Arantxa Iraola

Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean

Ikasle batzuk pantailen bidez ikasten, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

EZ ETSAI, EZ PANAZEA

Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian. Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira.

Ikasnova gunea, Nafarroako ikastetxe batean. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Iruñea. Ikasgela bat hezkuntza berritzeko

Ion Orzaiz

Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Ikasnova proiektura batu zen iaz. Chromebook-ak erabiltzeaz gainera, eskolaren metodologian txertatu dituzte robotika eta IKTak, «edukiak beste era batera lantzeko».
Ikasleak Luberri sistema eragilea erabiltzen, Antigua-Luberri ikastetxean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Donostia. Arazoari etxeko konponbidea

Irati Urdalleta Lete

Donostiako Antigua-Luberri eskolan Luberri sistema eragile «propioa» garatu dute. Dagoeneko zenbait eskolatara zabalduta dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.